Arañas de Marte: Armiarmek Allen Toussaint oroitzen dute

images-3Pasa den astean, Allen Toussaint, Orleans Berriko musikari aparta, hil zen, Bilbon aurreko egunean kontzertu bat emanik.  Toussaint-en karrera artistikoak zazpi hamarkada baino gehiagotan iraun zuen, jotzaile, kantari, ekoizle eta konpositore lan eginda. Jazz, Rhythm & Blues, Rocka edo Soul handienetariko askorekin egin zuen lan. Hori dela eta, irratsaio honetan Allen Toussaint handia gogoratu dugu, Elvis Costello-kin, Labelle-kin, Lee Dorsey-kin, edo Robert Plant-ekin eta Alison Krauss-ekin egindako lan batzuen bitartez.

Download this podcast


Entzun ditugun abestiak:
The Flamingos – Kokomo
Allen Toussaint – Java
Jessie Hill – Ooh pooh pah dooh
Ernie K Doe – Mother-in-law
Lee Dorsey – Ya-ya
Lee Dorsey – Working in the coalmine
Betty Harris – Mean Man
Allen Toussaint – Soul sister
Dr. John – Right place, wrong time
Labelle – Lady Marmalade
Frankie Miller – Play something sweet (Brickyard blues)
Glenn Campbell – Southern nights
Warren Zevon – A certain girl
Allen Toussaint & Elvis Costello – International echo
Alison Krauss & Robert Plant – Fortune teller
Allen Toussaint – Bright Mississippi

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude