Eremuz Kanpo: Konpartsen Ordua: Aste Nagusiaren ajea, Tomas Dena, Ihauteriak…

Bilboko Konpartsak kolatu zaizkigu 97 irratiko estudioan. Igarri behar genuen zerbait, jai giroa eta koloreak baitzeuden edonon, sartu garenean.

2015eko-aratusteen-aurkezpenaGaurkoan, Itsaso eta Oihana hurbildu zaizkigu, 2015ak eman (eta eraman) dizkigunak errepasatu eta 2016ak ekarriko dizkigunak komentatzeko. Bilboko Aste Nagusiaren memoria jada lausoak, Tomas Deunaren doinu eta zaporeak, eta nola ez, gaine-gainean ditugun aratusteak, ihauteriak, karnabalak. Haragia uzteaz eta arauak hausteaz aritu gara haiekin, eta beti bezala, gehiagorako gogoz utzi.

Halakoak baitira, Bilboko Konpartsakideak.

Saioa jaitsi eta podcast eran entzuteko, sakatu HEMEN, edo entzun zuzenean:

Podkast hau deskargatu

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude