Lur eta Murmur: Honduraseko egoeraren berri Wendy Cruzekin (LVC)

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala, 97 irrati askeko estudioetatik, lurrari ahotsa emanez, Bizilurreko kideak.

Berta Cáceresen (COPINHeko kidea eta giza eskubideen defendatzaile sutsua) hilketa ez da bakarra izan. Hondurasen egunero dira lurrak

Iturria: El Faro

defendatzeagatik hiltzen edo kondenatzen dituzten pertsonak. Gaurko programan, Wendy Cruz, La Vía Campesinako kideak, Hondurasen bizitzen ari diren beldur egoeraren berri ematen digu. Dena den, beldurrak ez dituzte gelditzen eta egunero borrokatzen dute beren eskubideak defendatzeagatik.

Gero, beti bezala, hurrengo bi asteen ekitaldien berri emango dizuegu eta azkenik, agur bero bat bidaltzen diegu Honduraseko indigena, garifuna eta  baserritar guztiei, batez ere, Berta Cáceresen familia eta lagunei eta Gustavo Castro kideari. Oso besarkada handi bat bidaltzen diogu Gustavori hemendik, Euskal Herritik. Gure elkartasuna adierazteko, asko gustatzen zaion abesti batekin amaitzen dugu programa.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude