EMAKUMEAK GAZARAKO BIDEAN


Datorren irailaren 14an Askatasunaren Ontzidia, nazioarteko ekimenaren itsasontzi talde bat, abiatuko da Gazara, Israelek ezarritako itsas-setioa urratzeko asmoz. Oraingo honetan, gainera, elkartasun ontzidia berezia izango da, izan ere, emakumeek bakarrik osatutako taldea izango da.”Emakumeak Gazarako Bidean” du izena ekimenak eta irailaren 14an itsasoratuko da Bartzelonako portutik.
Hori dela eta Hala Bedi Irratiko Uhintifada irratsaioan hiru orduko emisio berezia egingo dute. Bertan ekimena babesten duten emakumeak izango dituzte solaskide: kazetariak, musikariak, ekintzaileak; baita ekimeneko antolatzaileak ere. Hiru ordu horietan, gainera, Gazarekin eta Bartzelonako portuarekin konexio bereziak egingo dituzte.
Irratsaioa entzungai egongo da 97 irratian  barikuan arratsaldeko 18:00etan.image1-1

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude