Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Pop Pilulak

Hitzak eta musikak, paperak eta ahotsak, irudiak eta testu idatziak elkar gurutzatu, elkar agurtu, elkarrekin tarte bat egin eta elkarrengandik ikasten eta elkarrekin haserretzen diren pasarte horiek. Lagun zaharrak eta lagun berriak.

Bide berriak, bide guztiak.
Pop-aren inguruko fanzine txukunak eta zinemaren inguruko irratsaio eskasak behar baititugu. Kathleen Hannahk Bikini Kill taldean ondo abestu zuen bezala
Piknikeko neskato txikiak gara
jantziari gorantz eginez etengabe
Ez dio axula nork duen kontrola
ez dio axola, hau irrati berria delako

Ongi etorri Eremuz Kanpora. Pop Pilulak. Fan zine zaleak.

Download this podcast

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude