#bidegorritik: Greba Orokorra eta erreferenduma Katalunian

#bidegorritik: Greba  Orokorra  eta  erreferenduma  Katalunian

Greba Orokorra Katalunian. Aurreko igandean 2 milioi pertsonak baino gehiago Kataluniaren independentziaren aldeko bozka emon ostean, gaur grebara atera dira katalanak.
Naiz.eus atariko Ion Telleria, Hamaika telebistako Akhiñe Atorrasagasti izan dira gurekin Kataluniako albisteak komentatzen.
Gero Bartzelonan bizi den Maria Colera elkarrizketatu dugu. Bartzelonako Euskal etxera ere jo dugu. Greban daude baina bertako komunitateak egoera zelan ikusten duen kontatu digute.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude