#bidegorritik: Loraldia jaialdiari soinu banda jarri diogu

#bidegorritik: Loraldia  jaialdiari  soinu  banda  jarri  diogu

Martxoan Loraldiak kultur eskaintza handia ekarriko du Bilbora. Eta ekitaldietako askotan musika izango da protagonista. Guk soinu banda jarri diogu Loraldiako egitarauari.

Martxoaren 10etik 29ra ospatuko da Bilbon eta 15 areto ezberdinetan egunero ekitaldi bat baino gehiago izango da. Musika, dantza, zinema, literatura, bertsolaritza…

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude