Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN

Argentinara bidaiatzeko aukera izan dugu!!!.

Bidaia honetan esperientzia eta gogoeta batzuk partekatu ahal izan ditugu, batez ere herriek modu duinean elikatzeko duten eskubidearen inguruan.

Nekazarien eta Indigenen Mugimendu Nazionalen eskutik (MNCI eta MNCI-Somos Tierra), herrialde zabal honetako probintzia batzuk bisitatu ditugu (Buenos Aires, Cordoba, Tucuman eta Santiago del Estero).

Gure ibilbidean hainbat erakunde ezagutzeko aukera izan dugu (landa-eremukoak zein hirikoak), baita elikadura-burujabetza eskubide gisa sustatzeko egiten ari diren lana ezagutzeko ere, hau da, nekazarien elikagaiekin (osasungarriak, duinak, tokikoak…) gizarte osoa elikatzera nola irits gaitezkeen, batez ere sistemaren bazterretan bizi diren pertsonei.

Eztabaidak hain interesgarriak izan direnez, elkarrizketak hiru programatan banatu ditugu.

Lehen programa honetan, Argentinako politika publikoaren historia eta eztabaidak ezagutzea proposatzen dizuegu (bere berezitasunak eta kontraesanak), zer den “Potenciar Trabajo” eta zer eragin duen herri-mugimenduetan. Nola sortu dira gaur egungo gizarte-erakunde handienetako batzuk eta landa-hiri arteko aliantzaren inguruan ere hitz egingo dogu.

Espero dugu gozatzea eta ez galdu hurrengo kapituluak!

[Entzun elkarrizketa HEMEN]

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude