Kaixo Balkanetako euriteok!
Aste honetako programan gain bakarra jorratu dugu: Kosovoko parlamenturako hauteskunde berriak. Hauteskunde hauek aurreratuak izan ziren orain arteko lehen ministro Ramush Haradinajk dimisioa eman izan behar baitu, bere kontrako kausa berriz zabaldu baita Hagan.
Kasu honetan, bai hauteskunde hauetako emaitzez, 2017ko emaitzez eta bi emaitzen arteko konparazioaz eta baita ere alderdi ezberdinen ideologiaz mintzatu gara.
Hauteskundeak Vëtevendosje (Autodeterminazioa) alderdiak irabazi ditu. Alderdi honek Kosovoko Estatuaren sortze-prozesua beti kritikatu izan du Mendebaldearen inposizio bezala, eta kosovarren albaniar nortasuna indartu nahi izan du, “kosovar” berezitasuna indartzeko ustezko nahiak salatu izan dituen artean. Albania Handiaren aldeko alderdia da, eta lehengo urteetan “erregimenaren” (hau da, UÇKtik datozen politikariek kontrolatuko erregimenaren kontra) jo du, aldi berean albaniar nazionalismoa gogorragoa proposatzen zuelarik.
Bigarren, alde eskasera, Kosovoko Liga Demokratikoa izan da. Hau ere, oposizioko alderdi bat izan da orain arte, 1990ko hamarkadan Ibrahm Rugovak zuzentzen zuen alderdia, eta agian nazionalismoaren ardatzean moderatuena dena. Hashim Thaçi lehendakariaren alderdia hirugarren postuan geratu da, eta are galera handiagoak izan ditu Ramush Haradinajren alderdiak. Beraz, Kosovon azken hamar urte pasatxotan agindu izan duten alderdiak ziurrenik oposiziora joango dira; baina ikusi beharko da Vétevendosjek eta LDKk elkarrekin Gobernatu ahal izango duten.
Bestetik, ikusi beharko da zin izango den Serbiarekin edo komunitate serbokosovarrarekin izan beharreko negoziazioak. Serbiar Gobernuak apurka-apurka, Haradinajrekin negoziazio batzuk egin zituen, baina Vëtevendosje hizketa horien kontra egon izan da beti eta baita ere serbokosovarrei autonomia ematearen kontra ere.
Entzun guren programa hemen: