Madeja Sonikoa: #MS32: Zea Mays + Olatz Salvador

Madeja Sonikoa: #MS32: Zea Mays + Olatz Salvador

Beharrizanak asetzea da helburu nagusia. Barruari kasu eta kanpoari su. Oihu sakonean dagoenari. Gaztetxerik gabe ez genituzke egingo egin ditugun kontzertuen erdia ere ez. Hutsetik hasi beharra, nola nora?Nire bizitza egina egon bada, nola nora?Zein da bidea, nola nora?Aurrera ala atzera, galdu naiz, nola nora?Hogei urte pasatu eta horrela mantentzea, harro egotekoa da.

Heldu da!Udako lehenengo Madeja eta Kurtsoko azkenaaa!Aurreko denboraldian moduan, zergatik ez Euskal rockean eragin handienetakoa izan duen taldearekin bukatu?oh yes!!!Zea Mays zuekin udan sartzeko!haien elkarlaneko ibilbide luzea partekatuz EH ko beste ahots garrantzitsu batekin jarraituko dugu, Sorkun. Gure kontestagailu Bonitas Con Divisas, mezu asko jaso oraingoan eta gure artista gidari izan den Aioraren gomendioak entzun eta jarri ditugu: Noisettes taldea eta Shinai Shoniwa front woman. Hildoetatik tira eta EH gazte eszenara joan gara, Olaia Inziarteren proposamenak entzutera. III Denboraldiko madeja, Nize talde marabillosoaren kitarrek itxiko dute.

Ekaina LGTBIQ+ komunitatearentzat aldarrikapen hile potentea izaten ari da, eta Olatz Salvadorren begirada ekartzea aukeratu dugu. Emakumeak musika munduan daukaten aldarrikapenetik beste emakume batzuekin egindako kolaborazioetara beti euskera presente. Asko disfrutatu dugu madeja hau prestatzen nahiz ta kurtsoko nekea nabaritu!Zuentzat entzule maiteok III. denboraldiko azkenengo madeja, 32.na. Entzun eta gozatu!

1. Zea Mays – Atera

2. Sorkun – Lurra

3. Noisettes – Never Forget U

4. Olaia Inziarte – Martzianoak

5. Nize – Eurie

6. Olatz Salvador, IDOIA – Gelditu Hor

7. Olatz Salvador, Rozalén – Ahots Hari

8. Olatz Salvador , Gata Cattana – Eskuekin

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *