Mugaldeko taberna: Euskararen biharamunean: Irulegi, palindromoak, musika Entzun! eta Durangoko azoka

Mugaldeko taberna: Euskararen biharamunean: Irulegi, palindromoak, musika Entzun! eta Durangoko azoka

Irulegiko eskua deskubritu zutela urtea ospatu dugu berriki, eta gure hizkuntzaren altxorrik aspaldikoenak Sorioneku jarri gintuen euskaldunok. Euskararen nazioarteko eguna ospatu berri da, eta biharamuna nolakoa den aztertzeari ekin diogu.
Letrak eta musika.

Markos Gimenoren 101 LETRAKARTEL

Joseba Sarrionandiak ez zuen Markos Gimeno Vesga artista ezagutu, baina liburu eder baten bildu ditu ermuarraren palindromoak, kartel eta afitxa ederrekin, testuekin eta irudimen askorekin landuta.

Entzun! aldizkaria

72. zenbakia diseinu berriarekin, binilozko disko batekin, elkarrizketa eta doinu askorekin.Hainbat musika talderen nobedadeak entzuteko aukera paregabea.


Hau dena! Katakrak

10 urte bete ditu Iruñeko Katakrak  liburudenda, argitaletxe eta espazio sozialak. Ospatzeko Lp bikoitz bat argitaratu dute: Hau dena.

Durangoko Azokan murgildu gara. Musika entzun dugu. Liburuak irakurriko ditugu. Hizkuntza biziarazi, eta eraso guztiei aurre egin. Faxismoaren kontra, dantzatu irakurri kantatu eta ekinez.

Mugaldeko taberna podcasta:

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *