Lur eta Murmur: KAS. Kaleko Afari Solidarioak

Etxegabe egoeran kalean bizi diren pertsonei afari beroak banatzen dituen KAS kolektiboari Egia auzoan betetzen zuen jarduera debekatu egin dio Donostiako Udalak.

Kaleko Afari Solidarioak (KAS) 2020ko azaroa geroztik Donostian kale egoeran bizirauten duten pertsonen elikadura eskubidea, eta oinarrizko premia, neurri apal batean, afari bero batekin betetzen duen Herritar Ekimen Boluntarioa da. KASen sorrera, Donostiako Alde Zaharreko Plaza Berrian kokatzen da. 2020ko azaroko egun hotz batean bizilagunek Udaletxe Zaharreko arkupetan zeuden pertsonei zer behar zuten galdegin zieten, eta haiek erantzun: Afari Bero bat. Eta iturburu horretatik eratorrita gaur egungo egoera: Donostiako Amara, Egia eta Alde Zaharreko KAS taldeak. Gauero-gauero 250tik gora afari bero, auzokideen etxeetan prestatutakoak, giza berotasunarekin batera, eskutik-eskura elkarbanatzen direnak.

Azken aldian egoera lagarri bat areagotzen ari da. Loquenotecuentandedonosti Instagram eta Telegram kanalak, Donostian Segurtasuna aldarrikatzen duenak, KAS jomugan du, suntsitu nahi du, desagerrarazi. Segurtasuna eta KAS erlazionatzen ditu, KAS omen bere diskurtsoaren arabera, Segurtasun ezaren sorburua. Esan beharrik ez dago, KASek ez duela inondik inora Segurtasunaren ikuspegi eta ikuspuntu hori. Suntsiketa-prozesuaren baitan, sare sozialen bidez, KASkideak seinalatu, KASkideak iraindu, KAS kriminalizatu, KASkideak mehatxatu, KAS jasotzaileak jipoitu eta pareko ekintza-mezuak sustatu eta egikaritzen ditu. KASen irudiko ekintza horiek denak gizatasunaren aurkako gorroto eta delitu ekintzak dira eta auzibide penala exigitzen dute. KASen kontrako azken ekintza pasa den astelehen honetan izan da, 2024ko urriaren 21an. KAS EGIA banaketa gunearen ondoz-ondoko plazan Segurtasuna lelo 20:00tan konzentrazioa deialdia zabaldu zuten, legez kanpokoa eta baimenik eskatu gabe. KASek deialdiaren berri jakin zuzenean erabaki zuen afariaren banaketa aurreratzea, nagusiki afaria banatzen zela bermatzeko, eta, bestetik, konfrontazio oro saihesteko. Afari banaketa inongo arazorik gabe burutu zen zortzirak baino lehenago amaitutzat emanez. Horreraino KASen ardura eta erantzunkizuna.

Lur eta Murmurrek 150 irratsaioak betetzen dituen honetan, KASeko kideak gonbidatu nahi izan ditugu euren ahotik entzuteko gartatutakoa.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *