Mugaldeko taberna: urriak 15 Euskal Herria kalean Palestinaren alde, guk irratian kontatu dugu

Mugaldeko taberna: urriak 15 Euskal Herria kalean Palestinaren alde, guk irratian kontatu dugu

Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan da urriaren 15a. Eta jendea kalera atera da: ikasleak, irakasleak, langileak, herritarrak … Palestinaren alde.
Sindikatuen deialdiak sekulako arrakasta izan du eguerdiko mobilizazioetan. 110.000 lagun Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean. Eta fabriketan, eta beste herri askotan ere bai.
Iluntzean Gernika Palestina herri ekimenak deitutako burrunbadak eta mobilizazioak herrietan.
Bilboko 97 irrati librean saio berezia egin dugu. Mugaldeko taberna, elkartasunaren ahotsa izan da. Mezuak, oihuak, abestiak zabaldu ditugu lau haizetara. Uhinetatik eta sarean.
Gure irratsaioan izan dira:
Eneko Gerrikagoitia Mundubat erakundea | Gernika Palestina herri ekimena.
Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkatea. Palestinarra eta euskalduna.
Unzalu Salterain EHNE Bizkaia / Via Campesina
Amaia Astobiza Uriarte Zornotza Palestinarekin herri ekimenekoa

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *