Lurrak ere esateko asko daukalako. ‘Lur eta murmur’ programan Bizilur erakundeko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu.
Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian… horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera.
Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako (‘Lekil lum’) programa bakarraren erreleboa hartzera dator ‘Lur eta murmur’.
Lehenengo programa honetan indarrarekin hasteko Argentinako MNCIko (Movimiento Nacional Campesino Indigenako) hainbat kide elkarrizketatu ditugu. Bestalde, agendan Bide Berriak lehiaketaren azken txanparen berri eman dugu beste kontu batzuen artean.
Lurretik eta lurrarentzako, ‘Lur eta murmur’.