97 irratia, amets egiten duen irratia

97 irratia Bilboko irrati librea da, komunikazio proiektu independente eta kalitatezko bat eraikitzeko 2013ko udatik 97.0 FM frekuentzia historikoa okupatzen ari dena, eta goitik behera software librean.

Irratiaren alde ari diren 90 pertsona eta kolektiboren partehartze eta babesari esker dugu posible gaur egun emisioa. Haien ekarpenari esker gainditu ditugu orain arte sortu diren arazo tekniko eta antolakuntzari lotutakok, eta geroz eta jende gehiagorengana eta hobeto iritsiko den irrati librearekin amets egiten jarraitzen dugu.

97 irratia sormenari mugarik jarri gabe parte hartu eta elkarlanean jardun nahi duzuenon guztioi irekita dago, egun dauzkagun hedabideen egoera ikusita irrati libreen jarduna ezinbestekoa dela uste baitugu.