Mugaldeko taberna's Archive

Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin. Gure kulturatik begirada Palestinari Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia Check point rock dokumentala Atef Abu Saif Berria egunkarian Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak Palestina zauritua Imanol Murua…

Bidasoa 2018-2023 dokumentala aurkeztu zuen Fermin Muguruzak Donostiako zinemaldian irailean. Geroztik han eta hemen ikusi da arrazakeriaren kontrako filma, harrera sareetan ari direnen lekukotasuna, Bidasoa ibaiaren inguruan hil diren lagunei omenaldia, Bidasoa eta inguruko taldeen musika. Lan eder bat. Fermin Muguruza Mugaldeko tabernan izan dugu, eta istorio ederrak kontatu dizkigu,lan honetako zuzendari eta arduradun gisa….

TRB Turbo Retrobator taldearen doinu elektronikoekin zabaldu dugu Mugaldeko taberna. Mikel Laboaren Baztan abestiaren XXI. mendeko bertsio elektroniko eta dantzagarria entzun dugu. Etxahun Arregi musikaria izan da gurean. Abestiak eta ikusentzunezko proposamenak luzatu dizkigu. Irudia, soinua eta hurrengo larunbateko zuzeneko emanaldia Bilbon. Arima Soul Zarauzko baque soul musikariak izan dira gurean. Lidia Insausti eta Mikel…

Hautsi da Anphora zuzenean aurkeztu dute Bilboko Bira kulturgunean Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagan. Loraldiako lehen ekitaldia izan da. Guk irratian entzun ditugu diskoko Ruperren abestiak eta Atxagaren errezitaldiak. Loraldia festibala aurkeztu digute Amaia Ocerin eta Imanol Agirre antolatzaileek Bilboko 97 irrati librean. Bilbon dabil Gabriel Aresti Eta Karmelo Landak datorren larunbaten Bilbon egingo den…

Asier Gogortza argazkilariarekin batu gara Mugaldeko tabernan. Bera eta Urruña arteko basoetatik behinola bizikleta ibilbide baten ezkurrak batu, etxean erein eta landaratxoei egunkari albisteetako paper errekorteak eta izenak jarri zizkien. Landara hoiekin zer egin pentsatu, eta Bera (Nafarroa) eta Urruña (Lapurdi) arteko mugaren inguruan landatu ditu 27 haritz. Orain liburu baten argitaratu ditu istorioak, argazkiak…

Ondarroako Radixu irrati librean hasi dugu emisioa, eta Bilbon bukatu. Irrati librearen jarduera, azken asteburuan 48 orduko emanaldia izan dute zuzenean, eta Zapato azularen iragarpena -uztailaren 1ean, larunbatez-Txomin Elepunto gure lagunarekin. Huntaz eta hartaz Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiaren emanaldiaren kronika. Goya Sariak eta adierazpen askatasuna. Irratiaren nazioarteko eguna, eta torturaren aurkako eguna Euskal Herrian….

Mugaldeko tabernara ekarri ditu Igor Elortzak bertso berriak; garaiari eta giroari jarriak. Tabernan elkarrekin aritu gara berbetan eta Anonyme Popular diskoko lanak entzuten. Gabriel Arestik idatzitako Egun da Santi Mamiñe koplak ikasi dizkiogu Laboari, eta Arrasateko Leze txiki kobazulora eroan gaitu buruak eta memoriak. Atxondon, Ondarroako murala mundu osoan ezagun bihurtu duen irudigilea ezagutu dugu:…

Lutxo Egia gonbidatu dugu gaur Mugaldeko Tabernara. Bilboko kultur giro biziari buruz aritu gara hizketan. Bira kultur gunea, Lautan hiru antzerki zikloa, Oraina kontakizun -Kafe antzokia eta Biraren arteko hitzaldi zikloa-, musika, literatura, antzerkia, hizkuntza, etorkizuna… kalaka ederrean aritu gara, musika lagun. Elkarrizketa entzuteko: https://ia804704.us.archive.org/12/items/mugaldekotabernaBilboetakultura/mugaldekotabernaBilboetakultura.mp3 Download this podcast

Elurretan Euskal Herria, negua berton. Baztanen urtero bezala literatura eta nobela beltzari eskainitako (H)ilbeltza astea hasiko da datorren astelehenean. Antolaketa taldeko Elurre Iriarte izan da 97 irratian, eta egitaraua errepasatu dugu. Nafarroatik Zuberoara jo dugu, azkar, musika lagun. Eta Xiberuko Botza irratiko Julen Guiresse adiskideak Maskaradaren berri eman digu besteak beste. Saioa amaitzeko, negu gorri…

Musika gogor jarrita ireki dugu taberna gaurkoan. Bilboko Kafe Antzokian musika tresnak furgonetatik jeitsi eta jarri gara berbetan Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko kidearekin, beraien abesti batzuk entzunda. Asteburuko Unidad Alavesa eta Delirium Tremens taldeen kontzertua dela eta Mutrikura hurbildu gara Andoni Basterretxea elkarrizketatzeko. 90. harmakadako nostalgiari aurre egiteko Merina Gris taldeko Sararekin hasi gara hizketan,…

Bilboko Pantx Records kolektiboko Beñat Gabiña izan da gurekin irratian. Hasteko Linton Kwesi Johnson idazle eta dub abeslariari buruz hasi gara berbetan, izan ere Askatasuna kontu serioa da LKJren poema bilduma euskaratu zuen Beñatek berak. Ostean, reggae eta Jamaikako estilo ezberdinak entzunez, Pantx Records zigiluko talde eta disko erreferentzia ezberdinak entzun ditugu. Saioa amaitzeko Bilbomatiks…

Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz aritu gara Unai Iturriagarekin. Mikel Laboaren abestiak entzun ditugu, eta saio amaieran talde berriagoen bertsio batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Mikel Laboa, musika, musikaria, historia eta istorioak, abestiak eta marrazkiak, Unai Iturriaga gidoigilearekin berbetan. Irrati emanaldia podcast bezala entzuteko: https://ia904700.us.archive.org/17/items/mugaldekotabernaMikelLaboa/mugaldekotabernaMikelLaboa.mp3 Download this podcast

Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiaren finala jokatu da Iruñean asteburuan. Maialen Lujanbiok irabazi duen txapelketaren finaleko bertsoak entzuten eman dugu saio osoa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Ederra, itzela, jendetsua, txalotua, hunkigarria eta merezi izan zuen eguna izan zen aurreko igandekoa. https://ia904705.us.archive.org/6/items/mugaldekotaberna_20221222/mugaldekotaberna_20221222.mp3 Download this podcast

Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Download this podcast