Posts Tagged “irratia”

#bidegorritik: Hedoi  Etxarte  idazlearekin  ekialderantz  joko  dugu

#bidegorritik: Hedoi Etxarte idazlearekin ekialderantz joko dugu

bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra. Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean. https://archive.org/download/bidegorritik_20211005-192240/bidegorritik_20211005-192240.mp3…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: irratia.com  gogoratu  Mikel  Laboa,  Xabier  Lete  eta  Berri  Txarrak  entzunez

#bidegorritik: irratia.com gogoratu Mikel Laboa, Xabier Lete eta Berri Txarrak entzunez

irratia.com sortu genuela 20 urte joan dira. Duela 12 urte utzi gintuen Mikel Laboak, bi urte beranduago Xabier Letek. Beraien kantuak, beraien memoria ekarri dugu bidegorritik saiora. Musika, literatura, sorkuntza, Euskal Herritik mundura. Irratiko estudiotik, uhinetatik sarera. Duela 20 urte bezala, duela ez asko bezala. Itxialdiari aurre egin, eta saio ederra atera zaigu musika eta…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Xabi  Bandini  musikaria  eta  Kirmen  Uribe  idazlearekin  hizketan

#bidegorritik: Xabi Bandini musikaria eta Kirmen Uribe idazlearekin hizketan

Bidegorritik saioan asko mugitu gara azken emankizunean. Madrileko bere etxetxoan harrapatu dugu Xabi Bandini musikari nafarra. Begibakar diskoa aurkeztu digu, eta istorio asko izan ditugu hizpide. New Yorkera joan gara Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatzera. Bilboko Arte Ederretako museoko alfabetoa erakusketa antolatu du Kirmenek museoaren 110. urteurrenerako. Artea, literatura, musika… gauza asko hitz egin ditugu ondarrutarrarekin.

Jarraitu irakurtzen »