Mugaldeko taberna's Archive

Mugaldeko taberna: TRB musika elektronikoa eta Arima soul, euskal musika beltza

Mugaldeko taberna: TRB musika elektronikoa eta Arima soul, euskal musika beltza

TRB Turbo Retrobator taldearen doinu elektronikoekin zabaldu dugu Mugaldeko taberna. Mikel Laboaren Baztan abestiaren XXI. mendeko bertsio elektroniko eta dantzagarria entzun dugu. Etxahun Arregi musikaria izan da gurean. Abestiak eta ikusentzunezko proposamenak luzatu dizkigu. Irudia, soinua eta hurrengo larunbateko zuzeneko emanaldia Bilbon. Arima SoulZarauzko baque soul musikariak izan dira gurean. Lidia Insausti eta Mikel Makala,…

Read more »

Mugaldeko taberna: Loraldia eta Gabriel Aresti Bilbon

Mugaldeko taberna: Loraldia eta Gabriel Aresti Bilbon

Hautsi da Anphora zuzenean aurkeztu dute Bilboko Bira kulturgunean Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagan. Loraldiako lehen ekitaldia izan da. Guk irratian entzun ditugu diskoko abestiak eta Atxagaren errezitaldiak. Loraldia festibala aurkeztu digute Amaia Ocerin eta Imanol Agirre antolatzaileek irratian. Bilbon dabil Gabriel ArestiEta Karmelok datorren larunbaten Bilbon egingo den bidearen berri eman digu, eta gaurko…

Read more »

Mugaldeko taberna: Pablo Gonzalez eta Oihana Goiriena gurekin irratian

Mugaldeko taberna: Pablo Gonzalez eta Oihana Goiriena gurekin irratian

Read more »

Mugaldeko taberna: Asier Gogortza argazkilaria eta mugaldeko hariztia

Mugaldeko taberna: Asier Gogortza argazkilaria eta mugaldeko hariztia

Asier Gogortza argazkilariarekin batu gara Mugaldeko tabernan. Bera eta Urruña arteko basoetatik behinola bizikleta ibilbide baten ezkurrak batu, etxean erein eta landaratxoei egunkari albisteetako paper errekorteak eta izenak jarri zizkien. Landara hoiekin zer egin pentsatu, eta Bera (Nafarroa) eta Urruña (Lapurdi) arteko mugaren inguruan landatu ditu 27 haritz. Orain liburu baten argitaratu ditu istorioak, argazkiak…

Read more »

Mugaldeko taberna: Ondarrutik Bilbora kultur kronika bizia

Mugaldeko taberna: Ondarrutik Bilbora kultur kronika bizia

Ondarroako Radixu irrati librean hasi dugu emisioa, eta Bilbon bukatu.

Read more »

Mugaldeko taberna: Igor Elortza Anonyme Popular aurkezten eta Lian Monserrate Ondarruko mural mundialari buruz

Mugaldeko taberna: Igor Elortza Anonyme Popular aurkezten eta Lian Monserrate Ondarruko mural mundialari buruz

Mugaldeko tabernara ekarri ditu Igor Elrotzak bertso berriak; garaiari eta giroari jarriak. Tabernan elkarrekin aritu gara berbetan eta Anonyme Popular diskoko lanak entzuten. Gabriel Arestik idatzitako Egun da Santi Mamiñe koplak ikasi dizkiogu Laboari, eta Arrasateko Leze txiki kobazulora eroan gaitu buruak eta memoriak. Atxondon, Ondarroako murala mundu osoan ezagun bihurtu duen irudigilea ezagutu dugu:…

Read more »

Mugaldeko taberna: Bilbo, kultura eta hizkuntzari buruz Lutxo Egiarekin

Mugaldeko taberna: Bilbo, kultura eta hizkuntzari buruz Lutxo Egiarekin

Lutxo Egia gonbidatu dugu gaur Mugaldeko Tabernara. Bilboko kultur giro biziari buruz aritu gara hizketan. Bira kultur gunea, Lautan hiru antzerki zikloa, Oraina kontakizun -Kafe antzokia eta Biraren arteko hitzaldi zikloa-, musika, literatura, antzerkia, hizkuntza, etorkizuna… kalaka ederrean aritu gara, musika lagun.   Elkarrizketa entzuteko: https://ia804704.us.archive.org/12/items/mugaldekotabernaBilboetakultura/mugaldekotabernaBilboetakultura.mp3 Download this podcast

Read more »

Mugaldeko taberna: (H)ilbeltza Baztanen eta Maskaradak Maulen

Mugaldeko taberna: (H)ilbeltza Baztanen eta Maskaradak Maulen

Elurretan Euskal Herria, negua berton. Baztanen urtero bezala literatura eta nobela beltzari eskainitako astea hasiko da datorren astelehenean. Antolaketa taldeko Elurre Iriarte izan da 97 irratian, eta egitaraua errepasatu dugu. Nafarroatik Zuberoara jo dugu, azkar, musika lagun. Eta Xiberuko Botza irratiko Julen Guiresse adiskideak Maskaradaren berri eman digu besteak beste. Saioa amaitzeko, negu gorri honetarako…

Read more »

Mugaldeko taberna: Ezpalak, Delirium Tremens, Merina Gris eta Zama doinuz arinduz

Mugaldeko taberna: Ezpalak, Delirium Tremens, Merina Gris eta Zama doinuz arinduz

Musika gogor jarrita ireki dugu taberna gaurkoan. Bilboko Kafe Antzokian musika tresnak furgonetatik jeitsi eta jarri gara berbetan Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko kidearekin, beraien abesti batzuk entzunda. Asteburuko Unidad Alavesa eta Delirium Tremens taldeen kontzertua dela eta Mutrikura hurbildu gara Andoni Basterretxea elkarrizketatzeko. 90. harmakadako nostalgiari aurre egiteko Merina Gris taldeko Sararekin hasi gara hizketan,…

Read more »

Mugaldeko taberna: eReggae gaua Pantx Records kolektiboarekin

Mugaldeko taberna: eReggae gaua Pantx Records kolektiboarekin

Bilboko Pantx Records kolektiboko Beñat Gabiña izan da gurekin irratian. Hasteko Linton Kwesi Johnson idazle eta dub abeslariari buruz hasi gara berbetan, izan ere Askatasuna kontu serioa da LKJren poema bilduma euskaratu zuen Beñatek berak. Ostean, reggae eta Jamaikako estilo ezberdinak entzunez, Pantx Records zigiluko talde eta disko erreferentzia ezberdinak entzun ditugu. Saioa amaitzeko Bilbomatiks…

Read more »

Mugaldeko taberna: Unai Iturriagarekin Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz

Mugaldeko taberna: Unai Iturriagarekin Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz

Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz aritu gara Unai Iturriagarekin. Mikel Laboaren abestiak entzun ditugu, eta saio amaieran talde berriagoen bertsio batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Mikel Laboa, musika, musikaria, historia eta istorioak, abestiak eta marrazkiak, Unai Iturriaga gidoigilearekin berbetan. Irrati emanaldia podcast bezala entzuteko: https://ia904700.us.archive.org/17/items/mugaldekotabernaMikelLaboa/mugaldekotabernaMikelLaboa.mp3 Download this podcast

Read more »

Mugaldeko taberna: Bertsolari txapelketa, Iruñetik Bilbora

Mugaldeko taberna: Bertsolari txapelketa, Iruñetik Bilbora

Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiaren finala jokatu da Iruñean asteburuan. Maialen Lujanbiok irabazi duen txapelketaren finaleko bertsoak entzuten eman dugu saio osoa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Ederra, itzela, jendetsua, txalotua, hunkigarria eta merezi izan zuen eguna izan zen aurreko igandekoa. https://ia904705.us.archive.org/6/items/mugaldekotaberna_20221222/mugaldekotaberna_20221222.mp3 Download this podcast

Read more »

Mugaldeko taberna: Fermin Muguruza 97 irratian Black is Beltza Ainhoa filmari buruz

Mugaldeko taberna: Fermin Muguruza 97 irratian Black is Beltza Ainhoa filmari buruz

Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Download this podcast

Read more »

Mugaldeko taberna: Euskararen biharamuna

Mugaldeko taberna: Euskararen biharamuna

Amaitu da Euskaraldia. Euskararen nazioarteko eguna ere igaro da. Ahaztu dugu ia ia. Hizkuntza ez, baina kezkak badirau. Euskararen nazioarteko egunaren karietara egindako saio berezia berreskuratu dugu. Eta bitartean Durangoko azokan gaude liburu, disko eta bestelako kultur sorkuntza artean. Mugaldeko taberna ez dago itxita, baina beste kale batzuetan dago mobida orain. Goienkalen, Artekalean, eta bestelako…

Read more »

Mugaldeko taberna: Mikel Laboa oroituz

Mugaldeko taberna: Mikel Laboa oroituz

2008ko abenduaren 1ean hil zen Mikel Laboa kantaria.

Read more »

Mugaldeko taberna: w

Mugaldeko taberna: w

Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan da gurean. “Hala ere” diskoa aurkeztu digu eta datorren larunbatean Bilboko kafe antzokian hasiko dute beraien bira elektriko berria. Hurrengo astean berriz, Miarritzeko Atabal aretoan arituko dira Lumi eta Orbel taldeekin batera. Solasean, patxadaz, musika entzun eta dantzan jarri gara Mugaldeko Tabernan. Pablo Milanes gogoan Gure taberna honetan Pablo…

Read more »