Mugaldeko taberna's Archive

Pantailak euskaraz! Pantailak euskaraz ekimeneko Izaskun Rekalde egon da gurekin Mugaldeko tabernan. Pantailak euskaraz ekimenak ikusentzunezko alorrean gure hizkuntza bultzatu eta hedatu nahi du. Aukera asko izango dira datorren azaroaren 11tik aurrera Pantailaldia ekimenean. Badator #Pantailaldia! Hauek dira azaroaren 11tik 18ra ekimenean burubelarri murgilduko diren 5 boluntarioak: *Andoni Solorzano, Sondika (BIZ)*Itziar Luri, Iruñea (NA) *Mitxel…

Gorka Belasko @txikerretxea gonbidatu dugu gaur tabernara. Eta marrazten aritu da, marrazkiei buruz hitz egin dugu, eta besteak beste #inkurria edo #inktober bezalako nazioarteko -edo gure eremuko- fenomenoak aztertu ditugu berarekin. Elkarrizketa luzea egin dit gaurkoan @iPatxi Gaztelumendik @97irratia|n irekitzen duen tabernan. #inkurria bukatu denez kolore apur bat sartu dut. https://t.co/zl4plbrXGV pic.twitter.com/rS8o0NLVrM — Gorka Belasko…

Asteburu honetan Mapa galduak jaialdia izango da Saran. Eta Usopop disketxe eta musika kolektiboko Joanes Basurko izan da Mugaldeko tabernan. Jaialdiari buruz eta musikari buruz aritu gara berarekin. https://ia904708.us.archive.org/24/items/mugaldekotaberna20221025/mugaldekotaberna20221025.mp3 Download this podcast

Maddalen Arzallusek Jon Parot presoak kartzelan emandako 32 urteei eskainitako bertsoak –eitb-k sarean zentsuratu dituenak– entzun eta saioa abiatu dugu. Hazparneko Zinegin jaialdia, Iruñeko Laban Mantapean zinema zikloa, Bilboko Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka (eta alternatiboa) izan ditugu aipagai. Musika asko entzunez gainera. https://ia601402.us.archive.org/7/items/mugaldekotaberna20221018/mugaldekotaberna20221018.mp3 Download this podcast


Mugaldeko taberna Saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.HAU Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala. Gabriel Arestiren antzerki obra…

Irratsaioa non entzun daiteke? Bilbo 97.0 fm | 97irratia.info Araba 107.4 fm | halabedi.eus Antxeta 2 Bilbo inguruan | Basauriko kartzelan 91.4 fm Donostian | Martutene 105.8 fm Iruñerrian 106.7 fm Gasteiz 90.5 fm

bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra. Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean. https://archive.org/download/bidegorritik_20211005-192240/bidegorritik_20211005-192240.mp3…

Kafea eta galletak ekimena berriro martxan jarri da Gernikako Astra gaztetxean. Ibon RG eta Leire Lopez Ziluaga izan ziren sortzaileak, eta gaur irratian izan dira musika entzunaldien ekimenari buruz berbetan. 2008an Gernikan sortu, eta hainbat urtez musikari ugari pasatu zen bertatik disko entzunaldiak egin eta zuzenean kantu batzuk eskaintzera. Aurtengo urtarrilaren 2an berriz martxan jarri…

h-a galdu zuen herria da Ea. Eta aurreko asteburuan poesia, antzerkia, musika edo zinema batu dira, garai bateko poesia egunen lekuan. Lurrak eta itsasoak, errekak eta hondartzak, lehenak eta orainak bat egiten duten lekua da Ea. Mari Luz Esteban idazlearen Andrezaharren manifestua antzeztu zuten Metrokoadroka sormen laborategikoek, eta Oskar Alegriak Aritzakoa film laburra aurkezteko parada…

Kantatzen duten herriak topaketan, Kantatu nahi dut bizitza podcast/hitzaldia egin ostean, irratian ere kantak eta gogoetak partekatu ditugu, Leioako unibertsitaterako prestatutako playlista entzunez.Gernikako Astra gaztetxean Zinema eta musika izan zuten hizpide Larraitz Zuazo, Hannot Mintegia, Joseba B Lenoir eta Aitor Etxebarria musikari eta ikusentzunezko sortzaileek. Leire Palacios kazetariak gidatu zuen solasaldia.Bidegorritik saioan, Aitor Etxebarria musikari…

irratia.com sortu genuela 20 urte joan dira. Duela 12 urte utzi gintuen Mikel Laboak, bi urte beranduago Xabier Letek. Beraien kantuak, beraien memoria ekarri dugu bidegorritik saiora. Musika, literatura, sorkuntza, Euskal Herritik mundura. Irratiko estudiotik, uhinetatik sarera. Duela 20 urte bezala, duela ez asko bezala. Itxialdiari aurre egin, eta saio ederra atera zaigu musika eta…

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. https://archive.org/download/bidegorritik20200310/bidegorritik20200310.mp3 Download this podcast

Martxoan Loraldiak kultur eskaintza handia ekarriko du Bilbora. Eta ekitaldietako askotan musika izango da protagonista. Guk soinu banda jarri diogu Loraldiako egitarauari.