Archivo de #bidegorritik

#bidegorritik: Xabi Bandini musikaria eta Kirmen Uribe idazlearekin hizketan

#bidegorritik: Xabi Bandini musikaria eta Kirmen Uribe idazlearekin hizketan

Bidegorritik saioan asko mugitu gara azken emankizunean. Madrileko bere etxetxoan harrapatu dugu Xabi Bandini musikari nafarra. Begibakar diskoa aurkeztu digu, eta istorio asko izan ditugu hizpide. New Yorkera joan gara Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatzera. Bilboko Arte Ederretako museoko alfabetoa erakusketa antolatu du Kirmenek museoaren 110. urteurrenerako. Artea, literatura, musika… gauza asko hitz egin ditugu ondarrutarrarekin.

Leer más »

#bidegorritik: OkupaTUgasteiz eta Baionako Alternatiben eguna

#bidegorritik: OkupaTUgasteiz eta Baionako Alternatiben eguna

Bidegorritik saioan asteburuko kronika alternatiboa egin dugu irratian. Gasteizko Hala Bediko Igor Goikoleak OkupaTuGasteiz ekimenaren berri eman digu. Piztu Bilbo! kantua entzun eta Baionarat abiatu gira. Bizi! mugimenduko militantea den Mattinek asteburuko Alternatiba egunen berri eman digu. Aldaketa klimatikoaren desafioa, Baionan antolatutako ekimenak eta erronkak azalerazi dizkigu. >> bidegorritik.irratia.com

Leer más »

#bidegorritik: Ane Guria, GetxoPhoto eta bi zinema zuzendari irratian

#bidegorritik: Ane Guria, GetxoPhoto eta bi zinema zuzendari irratian

AneGuria abeslariak bere azken lanak aurkeztuko dizkigu irratian. Bilbotik kostaldera egin dugu, eta GetxoPhoto nazioarteko irudi jaialdiko arduraduna den Jokin Aspururekin aritu gara berbetan. Zinema zuzendariak Oskar Alegria zine zuzendariak Gure oroitzapenak Joseba Sarrionandiaren unibertso poetikotik sortutako pelikula kolektiboa ekarri digu saiora. Koldo Almandoz zuzendariak berriz, Oreina filma aurkeztu du Zinemaldian, eta euskarazko pelikulen saria…

Leer más »

#bidegorritik: Tourra eta Vuelta Euskal Herritik

#bidegorritik: Tourra eta Vuelta Euskal Herritik

Uztailean Tourra eta irailean Vuelta pasatu dira Euskal Herritik. Ikasturte honetako lehen bidegorritik irrati emankizunean bizikleta kontuekin aritu gara. Tourrean eta Vueltan Euskal Herriko aldarriak erakutsi zituzten zaleek errepide bazterrean, eta emankizunera Mattin Rafu lapurtarra eta Alex Arregi bizkaitarra gonbidatu ditugu. Kataluniara joan gara gero Jone Amunarriz Gure Esku Dago ekimeneko kidearekin. Kataluniako egoera eta…

Leer más »

#bidegorritik: Greba Orokorra eta erreferenduma Katalunian

#bidegorritik: Greba Orokorra eta erreferenduma Katalunian

Greba Orokorra Katalunian. Aurreko igandean 2 milioi pertsonak baino gehiago Kataluniaren independentziaren aldeko bozka emon ostean, gaur grebara atera dira katalanak. Naiz.eus atariko Ion Telleria, Hamaika telebistako Akhiñe Atorrasagasti izan dira gurekin Kataluniako albisteak komentatzen. Gero Bartzelonan bizi den Maria Colera elkarrizketatu dugu. Bartzelonako Euskal etxera ere jo dugu. Greban daude baina bertako komunitateak egoera…

Leer más »

#bidegorritik: Zazkel taldearen Ez entzun disko berria eta Luhusoko bakegileen kontzertuari buruz #bidegorritik saioan

#bidegorritik: Zazkel taldearen Ez entzun disko berria eta Luhusoko bakegileen kontzertuari buruz #bidegorritik saioan

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu. Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek.

Leer más »

#bidegorritik: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan

#bidegorritik: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. Kabi@ digitala Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan…

Leer más »

#bidegorritik: Mundua bete pantaila

#bidegorritik: Mundua bete pantaila

Bi topaketa teknologiko Donostian eta Bilbon: Euskarabildua eta TheAntiEvent. Lurrama Miarritzen. Musika berriena 97 irratian. iBasque Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunak entzuteko aplikazioa. Pantaila asko, denak martxan. Eta gu irratia egiten. #bidegorritik Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: Mundua bete pantaila Descargar este podcast

Leer más »

#bidegorritik: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa?

#bidegorritik: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa?

Galdera horri erantzuteko aspaldi honetako bi bideo eta aspaldiko kezka bat ekarri ditugu mikrofonoetara. Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutakoa, eta aurreko astean EH Bilduk #basquetothefuture sarean hedatutako bideokomikia izan ditugu hizpide Arantza Santesteban eta Galder Gonzalezekin. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa? Descargar este podcast info gehiago:…

Leer más »

#bidegorritik: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

#bidegorritik: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

Antzerki obra berria estreinatuko dute aste honetan Tartean teatrokoek, Zergatik Jamil? Bi aktoreak; Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy estudioan hartu genituen. Bea Salaberri idazleak Baionak ez daki liburua aurkeztu du aste honetan bertan eta baionarrarekin ere elkarrizketa interesgarria ukan genuen. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: Zergatik Jamil? antzerki obra eta…

Leer más »

#bidegorritik: #bidegorritik internazionalista

#bidegorritik: #bidegorritik internazionalista

Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: #bidegorritik internazionalista Descargar este podcast Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu…

Leer más »

#bidegorritik: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

#bidegorritik: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-. Hutsa akustikoan Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu. Play / pause JavaScript is…

Leer más »

#bidegorritik: AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendaria 97.0 FM irratian

#bidegorritik: AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendaria 97.0 FM irratian

#bidegorritik saioa egitera Donostiara hurbildu gara, Zinemaldira. Bertan aurten estrenatu duten AMAMA filmea zuzendu duen Asier Altuna elkarrizketatu dugu. Pelikularen inguruko xehetasunak, detaileak eta bestelakoetaz berba egin ostean, Ondarruko Marabilli re festibalerako hitzordua jarri dugu Altunarekin. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendaria 97.0 FM irratian Descargar…

Leer más »