#bidegorritik's Archive

#bidegorritik: Biziz  bizi  elkartea,  Bilbo  eta  bizikletak

#bidegorritik: Biziz bizi elkartea, Bilbo eta bizikletak

Egun latz honetan, Ireneren omenez Bidegorritik saio berezia egin dugu 97 irratian. Biziz bizi elkarteko bi kide, Rafa eta Karioka gonbidatu ditugu estudiora.

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Txalaparta  argitaletxeak  30  urte  |  Harkaitz  Cano  idazlearen  azken  aurreko  manifestua

#bidegorritik: Txalaparta argitaletxeak 30 urte | Harkaitz Cano idazlearen azken aurreko manifestua

Tafallatik zuzenean: Jon Jimenez Txalaparta argitaletxeko editorearen bizitza eta ametsak ekarri ditugu gaur irratira. Txalaparta sortu zeneko garaietara, haurtzaroko Tafalla, gazte aroko irakurketak, militante lagunak, lankideak. Jose Mari Esparza eta ezagututako idazleak. 30 urtetan batutako istorioak, 1000 liburu baino gehiago. Eta irakurleak. Kluba. Txalaparta.eus komunitatea. Bilbon Harkaitz Cano idazleak bere azken aurreko manifestuaren berri eman…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Dani  Fano  komikigilea  eta  Zinebi  jaialdia

#bidegorritik: Dani Fano komikigilea eta Zinebi jaialdia

Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du. Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin….

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Black  is  Beltza  artefaktu  transmedia    Fermin  Muguruza  zuzendariarekin

#bidegorritik: Black is Beltza artefaktu transmedia Fermin Muguruza zuzendariarekin

97 irrati librearen estudioan izan da Fermin Muguruza ere. Oraingoan Black is Beltza proiektuari buruz mintzatu gara berarekin. Pelikulak laugarren astea zinema aretoetan bete bezperan, pozik agertu zaigu Muguruza.

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Iruñetik  zuzenean:  “Another  Day  of  Life”  filma  eta  Katakrak  argitaletxea  gertutik  ezagutzen

#bidegorritik: Iruñetik zuzenean: “Another Day of Life” filma eta Katakrak argitaletxea gertutik ezagutzen

Nafarroako hiriburan izan da bidegorritik saioa. Another day of life filmearen ekoizpen arduradun eta gidoilaria da Amaia Remirez, Kanakis film ekoiztetxeko arduraduna. Pelikulari buruz luze eta zabal aritu gara, eta ostiral honetan Euskal Herriko zinema aretoetan egongo da filma. Gero Iruñeko Kale nagusiko Katakrak liburudendara hurbildu gara, Katakrak argitaletxea barrutik erakutsi digu Hedoi Etxarte idazle,…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Xabi  Bandini  musikaria  eta  Kirmen  Uribe  idazlearekin  hizketan

#bidegorritik: Xabi Bandini musikaria eta Kirmen Uribe idazlearekin hizketan

Bidegorritik saioan asko mugitu gara azken emankizunean. Madrileko bere etxetxoan harrapatu dugu Xabi Bandini musikari nafarra. Begibakar diskoa aurkeztu digu, eta istorio asko izan ditugu hizpide. New Yorkera joan gara Kirmen Uribe idazlea elkarrizketatzera. Bilboko Arte Ederretako museoko alfabetoa erakusketa antolatu du Kirmenek museoaren 110. urteurrenerako. Artea, literatura, musika… gauza asko hitz egin ditugu ondarrutarrarekin.

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: OkupaTUgasteiz  eta  Baionako  Alternatiben  eguna

#bidegorritik: OkupaTUgasteiz eta Baionako Alternatiben eguna

Bidegorritik saioan asteburuko kronika alternatiboa egin dugu irratian. Gasteizko Hala Bediko Igor Goikoleak OkupaTuGasteiz ekimenaren berri eman digu. Piztu Bilbo! kantua entzun eta Baionarat abiatu gira. Bizi! mugimenduko militantea den Mattinek asteburuko Alternatiba egunen berri eman digu. Aldaketa klimatikoaren desafioa, Baionan antolatutako ekimenak eta erronkak azalerazi dizkigu. >> bidegorritik.irratia.com

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Ane  Guria,  GetxoPhoto  eta  bi  zinema  zuzendari  irratian

#bidegorritik: Ane Guria, GetxoPhoto eta bi zinema zuzendari irratian

AneGuria abeslariak bere azken lanak aurkeztuko dizkigu irratian. Bilbotik kostaldera egin dugu, eta GetxoPhoto nazioarteko irudi jaialdiko arduraduna den Jokin Aspururekin aritu gara berbetan. Zinema zuzendariak Oskar Alegria zine zuzendariak Gure oroitzapenak Joseba Sarrionandiaren unibertso poetikotik sortutako pelikula kolektiboa ekarri digu saiora. Koldo Almandoz zuzendariak berriz, Oreina filma aurkeztu du Zinemaldian, eta euskarazko pelikulen saria…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Tourra  eta  Vuelta  Euskal  Herritik

#bidegorritik: Tourra eta Vuelta Euskal Herritik

Uztailean Tourra eta irailean Vuelta pasatu dira Euskal Herritik. Ikasturte honetako lehen bidegorritik irrati emankizunean bizikleta kontuekin aritu gara. Tourrean eta Vueltan Euskal Herriko aldarriak erakutsi zituzten zaleek errepide bazterrean, eta emankizunera Mattin Rafu lapurtarra eta Alex Arregi bizkaitarra gonbidatu ditugu. Kataluniara joan gara gero Jone Amunarriz Gure Esku Dago ekimeneko kidearekin. Kataluniako egoera eta…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Greba  Orokorra  eta  erreferenduma  Katalunian

#bidegorritik: Greba Orokorra eta erreferenduma Katalunian

Greba Orokorra Katalunian. Aurreko igandean 2 milioi pertsonak baino gehiago Kataluniaren independentziaren aldeko bozka emon ostean, gaur grebara atera dira katalanak. Naiz.eus atariko Ion Telleria, Hamaika telebistako Akhiñe Atorrasagasti izan dira gurekin Kataluniako albisteak komentatzen. Gero Bartzelonan bizi den Maria Colera elkarrizketatu dugu. Bartzelonako Euskal etxera ere jo dugu. Greban daude baina bertako komunitateak egoera…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Zazkel  taldearen  Ez  entzun  disko  berria  eta  Luhusoko  bakegileen  kontzertua

#bidegorritik: Zazkel taldearen Ez entzun disko berria eta Luhusoko bakegileen kontzertua

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu. Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: Zazkel taldearen…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Entzun!  musika  aldizkariko  kantak  eta  Kabi@  digitala  #bidegorritik  saioan

#bidegorritik: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. Kabi@ digitala Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Mundua  bete  pantaila

#bidegorritik: Mundua bete pantaila

Bi topaketa teknologiko Donostian eta Bilbon: Euskarabildua eta TheAntiEvent. Lurrama Miarritzen. Musika berriena 97 irratian. iBasque Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunak entzuteko aplikazioa. Pantaila asko, denak martxan. Eta gu irratia egiten. #bidegorritik Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: Mundua bete pantaila Download this podcast

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: #bidegorritik  Zelan  hedatu  mezu  politikoa?

#bidegorritik: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa?

Galdera horri erantzuteko aspaldi honetako bi bideo eta aspaldiko kezka bat ekarri ditugu mikrofonoetara. Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutakoa, eta aurreko astean EH Bilduk #basquetothefuture sarean hedatutako bideokomikia izan ditugu hizpide Arantza Santesteban eta Galder Gonzalezekin. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa? Download this podcast info gehiago:…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: Zergatik  Jamil?  antzerki  obra  eta  Baionak  ez  daki  liburua

#bidegorritik: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

Antzerki obra berria estreinatuko dute aste honetan Tartean teatrokoek, Zergatik Jamil? Bi aktoreak; Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy estudioan hartu genituen. Bea Salaberri idazleak Baionak ez daki liburua aurkeztu du aste honetan bertan eta baionarrarekin ere elkarrizketa interesgarria ukan genuen. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: Zergatik Jamil? antzerki obra eta…

Jarraitu irakurtzen »

#bidegorritik: #bidegorritik  internazionalista

#bidegorritik: #bidegorritik internazionalista

Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume #bidegorritik: #bidegorritik internazionalista Download this podcast Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu…

Jarraitu irakurtzen »