Lur eta Murmur's Archive

Iruditegi kolektiboan dago lurra lantzea eta baserrietan bizitzea bizi-aukera gogorra dela: inoiz bukatzen ez den lana, oporraldirik gabekoa, oso fisikoa, dirulaguntzen menpekoa… Baserritar askok nahiago dute haien seme alabentzeko beste bizimodu ezberdina. Hori dela eta Euskal Herrian belaunaldien arteko erreleboa ez dago bermatuta. Iruditegi kolektiboan dagoen uste horren sustraiak benetazko errealitatean oinarrituta dauden ikertu nahi…

Tomateari atea nekez ireki zitzaion Euskal Herrian, Mexikotik etorritakoa. Gaur egun eguneroko paisaia gastronomikoaren parte da. Fruitu-barazki interesgarria da osasunarentzat, haren hazkuntza ibilbidea oraindik ere koloniala baldin bada ere. Eguneroko elikadura paisaiari kolorea ematen dio tomateak. Badirudi betikoa dela. Hain etxekoa kontsideratua bada ere, are Euskal Tomateak toki garrantzitsua hartzen badu ere, tomatea, berez, Ameriketatik ekarria izan zen….

2019ko ekainean El Salvadorreko lehendakaritzara iritsi zenetik, herritarren babes zabalari esker, alderdi tradizionalez aspertuta, Nayib Bukele gorroto, mendeku eta mespretxuzko diskurtso bat zabaltzen hasi zen bere kudeaketari egindako edozein kritikaren aurka, sare sozialen eta komunikabideen erabilera zabala aprobetxatuz. Gaur egun, gobernuan 3 urte eman ondoren, herrialdeko arazo sozial eta ekonomikoek bere horretan diraute. Botere-metaketa presidentearen…

Gaur Mexikora goaz, La Via Campesinak lurraldeak defendatzeko estrategia global baten parte gisa sustatzen duen Latinoamerikako Agroekologia Institutua sortzeko prozesuari buruz gehiago jakiteko.Ekimen hau honako testuinguru honetan sortu da: Gobernuaren jazarpena nekazarien erakundeen aurka, multinazionalen eta megaproiektuen presioa eta narkotrafikoaren jarduera kriminala, azken asteotan ohikoa ez den ekintza baten protagonista izan dena: Chihuahuako Estatuan bi jesuita…

Otxandategi izeneko dorretxearen lurretan, herri-proiektu berri bat jarri da martxan: Otxantegi Herri Lurra. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, baratze komunal bat jarri dute martxan, eta, besteak beste, euren helburua da, nekazaritzaren garrantzia azpimarratuta, landa-mundua kaletarrei gerturatzea. Ortua lantzeaz gainera, proiektu horren helburua baserriaren eta hiriaren arteko zubi lana egitea ere bada. Izan ere, aktibistek deitoratu dutenez, azkenengo…

Viva Honduras! esan zuen El Salvadorretik Espainiako uktraeskuineko alderdi bateko morroi batek. Geroztik asko aldatu da ertamerikako aipatutako herria, batez ere 2009tik pairatu izan dituen estatu kolpe, hauteskudeetan putxerazoak, iruzurrak eta estatu batuetako etengabeko eskusartzea egoera aldatu. 2021eko azaroaren 28an ospatutako hauteskudeetan Xiomara Castrok lideratzen zuen LIBRE (Libertad y Refundacion) alderdiko zerrendak irabazi ziolako, ofizialismoaren…

La Via Campesinak planetako eskualde guztietan sortu dituen formakuntza prozesuen unibertsoaren barruan, Latinoamerikan IALAk nortasun propioa duten esperientzien konstelazio gisa eratzen dira. Prozesu horren “Big bang”- 2006an izan zen Venezuelan, Hugo Chavezen agintepean Barinas estatuan egoitza duen 1. IALA sortu zenean, iraultza bolivartarraren eta eskualdeko nekazarien gizarte-mugimenduen arteko hitzarmen baten ondorioz, eta ordutik, unibertso hori…

De nuevo se han vestido de morado las calles de Euskal Herria. El pasado martes fueron numerosas las manifestaciones convocadas por colectivos feministas en las ciudades y pueblos de toda Euskal Herria, siendo muy numerosas las principales marchas por las capitales.. Además, se han organizado manifestaciones y otras actividades en otras localidades. En Bilbo se…

Soberania Alimentaria aldizkariak Agroekologia eta elikadura burujabetzan oinarritutako elikadura-sistemaren aldeko adierazpena sustatu zuen urtarrilaren 14an, eta norbanakoen zein eragile sozialen aldetik milaka atxikimenduak jaso ditu dagoeneko. Adierazpen honek hainbat helburu ditu. Lehenik eta behin, landa, nekazaritza eta elikadura arloko eztabaida zabaldu eta sakontzea, arazoaren erroa zein de azalarazteko: sistema kapitalista. Bestalde, beharrezkoa da kontutan hartzea…

Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentro bat sortzea aldarrikatzen du Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak, zeina hainbat sindikatuk, gizarte- erakundek eta nazioarteko elkartasunerako elkartek osatzen baitute, horietakoen artean Bizilur. Gizartearen partaidetza bizia eta irmoa izango luke gune publiko berri horrek, eta eginkizun hau: euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko…

Ipar Euskal Herriko Nekazari Txikien urteroko topalekua izaten da Lurrama. Beti Miarritzen bada ere, aurten Arbonan izan da, urriaren 24ean, Arbonako okupazioa bukatzen zen egunean. Okupazioarekin lurra eta etxaldea momentuz espekulazioaren errotatik ateratzea lortu da. Garaipen hori ospatzeko eta elikadura burujabetzarako lurraren garrantzia aldarrikatzeko, milaka pertsonaz bildu ziren bertan. Honen inguruan egon gara solasaldian Iñaki…

2019aren amaieran, António Guterres Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak Elikadura-sistemei buruzko goi-bilera deitu zuen, Munduko Ekonomia Foroak eskatuta. Elikagaien ekoizpenarekin lotutako sektoreek (nekazariak eta arrantzaleak) eta horiek babesten dituzten gizarte-mugimenduek hasiera-hasieratik kritikatu dute ekitaldi hori, bai funtsagatik, bai formengatik. Via Campesinak gardentasunik eta legitimitaterik gabeko prozesu gisa interpretatu du irailaren amaieran egin den goi-bilera hori, eta…

Mundua errotik eraldatzeko garrari eutsiko dio ‘Iraultza Txikien Akanpada’ k Herri mugimenduen bilgune izan da Iraultza Txikien Akanpada bost egunez, Arteagako Basoa etxean (Bizkaia). 30 hitzaldi, tailer eta mahai inguru egin dituzte, eta abuztuaren 25etik 29ra bitartean elkarrekin borrokatzeko, gogoetatzeko eta eraikitzeko bilgune izan da. Kontzertuak, mendi martxak eta antzezlanak ere izan dituzte, eta txikienentzako…

Euskal Herriko irrati libreak biltzen dituen sareak bi hamarkada egingo ditu elkarrekin, ekosistema euskaldun, hurbil eta anitza indartzeko. Herria Mugi! ekimenak, Joxemi Zumalabe Fundazioaren laguntzarekin, 2001eko udaberrian Euskal Herriko Herri Mugimenduen III. Topaketak antolatu zituen Barrian (Araba). Ekimen horretako Komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal Herriko irrati mordoxka bat deitu ziren planteamendu garbi batekin: irration arteko…

Covid-19ko pandemiak berez oso zailak diren mugak blindatu ditu, eta itxiera horrek migratzaileentzako are arriskutsuagoak diren bideak berriro irekitzea eragin du. Kanarietako ibilbideari dagokionez, EBk bultzatutako migrazio-politika hiltzaileekin batera, gutxienez 1.851 pertsona hil dira iaz. 2016az geroztik, mugako hainbat eremu zeharkatzen dituen karabana bat antolatu dute urtero gizarte-mugimenduek, giza eskubideen urraketa, lekualdatze behartuen arrazoiak eta…

Hilabete da Kolonbiak garrasi egiten duela. Sektore sozialek eta sindikatuek zerga-erreformaren aurkako deitu zuten Lanuztearen aurrean, Estatuak errepresio eta indarkeria handiarekin erantzun du. Egunek aurrera egin ahala, Dukearen Gobernuak proposatzen zuen zerga-erreforma bertan behera geratu da, baina protestak eta horien aurkako indarrak bere horretan jarraitzen dute. 43 pertsona baino gehiago hil dituzte, ehunka desagertu eta…