Posts Tagged “Lur eta Murmur”

Lur eta Murmur: Intervegas

Lur eta Murmur: Intervegas

    Intervegas Federazioa 2015ean sortu zen, Granadan, “Elikadura Burujabetza, ingurumen hezkuntza eta lurraldearen iraunkortasunaren alde” aldarrikapenenpean. Bertan, Estatu espainoleko erkide guztietako lehenengo sektorearekin zerikusirik zeukaten ordezkariak batu ziren eta 10 puntutako Ituna sinatu zuten. Bertan, hurrengo konpromezuak jasotzen zituzten, besteak beste: – Lurraren babesa eta honetarako behar diren beste arau aldaketak egitearen beharra. –…

Read more »

Lur eta Murmur: Elkartasuna eta duintasuna

Lur eta Murmur: Elkartasuna eta duintasuna

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Txiapasekin kolektiboko kideek azaldu digute zer den brigadista izatea Txiapasen, zein den bertako komunitateek bizitzen ari diren egoera eta zergatik den horren baliagarria brigadisten papera. (elkarrizketa gazteleraz) Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Elkartasuna eta duintasuna Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Basoa edo landaketa?

Lur eta Murmur: Basoa edo landaketa?

Pinudiek eta eukaliptoek menperatzen dute Bizkaiko lurraldea. Kolore Guztietako Basoak Plataformak monolaborantza hauen arazoak aztertu ditu eta basoak kudeatzeko beste eredu bat proposatzen du: naturatik hurbilagoa, publikoa eta hemengo biodibertsitatea balorean jartzen duena. Honi guztiari buruz hitz egin dugu KGBeko Julen Villasantekin gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00…

Read more »

Lur eta Murmur: Mexikoko indigenen erresistentzia: herrien eta lurraldearen defentsan

Lur eta Murmur: Mexikoko indigenen erresistentzia: herrien eta lurraldearen defentsan

Gaur, TxiapasEKIN Plataformaren laguntzarekin, Bettina Cruzari egindako elkarrizketa daukagu Lur eta Murmurren. Bettina herriko lur eta lurraldearen defendatzailea da, Oaxacako Istmo de Tehuantepec herri indigenaren asanbladako  eta CNIko partaidea. Mexikoko herri indigenek egiten ari diren megaproiektuen aurkako erresistentziari buruz hitz egin dugu, beraien lurraldeak, kulturak eta bizitzak babesteko. Play / pause JavaScript is required. 0:00…

Read more »

Lur eta Murmur: Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

Lur eta Murmur: Etxaldeko Emakumeak inoiz baino indartsuago!

Gaurko Lur eta Murmur saioan Estirekin egon gara solasean, Etxaldeko Emakumeak taldeko kide. Mugimendu feminista baserritartzea eta emakume baserritarrak feministatzea da Etxaldeko emakumeen taldearen helburua. Horretarako auzolanak, hausnarketak, formakuntza, irteerak eta askoz gehiago antolatzen dituzte, beti ere feminismoa ardatz izanik. Etxaldeko emakumeen historia, helburu eta zereginei buruz hitz egin dugu eta datozen ekimenei buruz, besteak beste, Udaberriko auzolana….

Read more »

Lur eta Murmur: BORROKA EGITEN DUTEN EMAKUMEAK!

Lur eta Murmur: BORROKA EGITEN DUTEN EMAKUMEAK!

Gaurko Lur eta Murmur saioan Euskal Herritik aldendu eta Mexikoruntz joan gara. Zapatistek joan den astean “Borrokan gauden Emakumeon Lehenengo Topaketa Politiko, Artistiko, Kultural, Internazionala” antolatu zuten Txiapasen.  Bertan, 35 herrialde baino gehiagotik etorritako  9.000 emakume inguru bildu ziren, hausnarketa eta elkarbizitza helburu. Emakume zapatistek hitz indartsu eta hitzaldi hunkigarriarekin eman dizkie eskerrak bertaratu ziren…

Read more »

Lur eta Murmur: Martxoak 8 denok grebara!

Lur eta Murmur: Martxoak 8 denok grebara!

Gaur Lur eta Murmur saioan  Júlia Martí eta Izaskun Perez izan ditugu gurekin, Mugimendu Feministako kideak. Bihar Emakume Langileen Eguna dela eta egongo den grebaren nondik norakoen inguruan hitz egin digute. Biharko greba berezia izango da, lan-munduko greba ez ezik kontsumo, zaintza eta ikasle greba ere izango baita. Play / pause JavaScript is required. 0:00…

Read more »

Lur eta Murmur: Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

Lur eta Murmur: Bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegia

Carilo Olaiz eta Fabian Orellana Argentinako MOCASEko (Movimiento Campesino de Santiago del Estereo) bi kide dira. Ostiral eta Larunbatean Bilbon egongo den bizimodu jasangarriaren aldeko herri auzitegian parte hartuko dute beraien kasua azaltzen. Yacu Cachi komunitateko kideak urte asko daude komunitatearen alde borrokan, beraien lurrak indarkeriaz kendu eta soia transgenikoa landatu nahi baitute bertan. Gaur…

Read more »

Lur eta Murmur: Trantsizio energetikoa feminista izango da!

Lur eta Murmur: Trantsizio energetikoa feminista izango da!

Gaur Lur eta Murmur irratsaiora Maitane Arri (Ekologistak martxan) eta Ruth Pérez (Podemos) ekarri ditugu, pasa den asteburuan burutu zen sektore energetikoko emakumeen lehenengo topaketako antolatzaileetako bi. Bilbon izan zen topaketan 100 emakume baino gehiago elkartu ziren trantsizio energetiko feminista bultzatzeko helburuarekin. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Trantsizio…

Read more »

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

Lur eta Murmur: Eskola-jantokiak EAEn tresna eraldatzaileak izan litezke

2017. urtea bukatzear dagoenean, VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek Eskola-jantokiak EAEn ikerketa argitaratu dute. Gaur egungo eskola-jantokien sistemaren argazki bat egin dute, eta hainbat proposamen luzatzen dute espazio hauek eraldatzaileak, pedagogikoak, iraunkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen. Gaurko saioan VSEFko Janire Chirapozuk eta Eneko Viñuelak hau guztia azaldu digute. Play / pause JavaScript is required….

Read more »

Lur eta Murmur: LABORE, ate irekiera Bilbon!

Lur eta Murmur: LABORE, ate irekiera Bilbon!

Bi urte lanean aritu eta gero, Bilboko LABORE elkarteak bere dendaren ateak irekiko ditu abenduaren 1ean. Bazkideon artean eraiki duten proiektu honetan bertoko produktu osasungarriak  egongo dira salgai, agroekologiaren baitan produzituak eta prezio eta harreman justuetan oinarrituak. Santutxuko Haro Plazan dago lokala, eta bertan egin dugu gaurko elkarrizketa Laborekide Aritzarekin. Play / pause JavaScript is…

Read more »

Lur eta Murmur: Feminismo Baserritarra eta Herrikoia Latinoamerikan

Lur eta Murmur: Feminismo Baserritarra eta Herrikoia Latinoamerikan

Hilabete hauetan lugorrian utzi eta gero, indarberritua aurkitu ditugu gure mikrofonoak! Bueltan da Lur eta Murmur irratsaioa, lurraren ahotsa uhinetan. Gaurko saioko elkarrizketa Brasilen egin genuen, Emakume Baserritarren Mugimenduak (MMC) antolatutako nazioarteko mintegian: Feminismo baserritarra eta herrikoia. Nola ulertzen eta eraikitzen duten beraien feminismoari buruz solasean egon ginen hiru mugimendutako kideekin, Viviane, Fátima eta Karinekin….

Read more »

Lur eta Murmur: Landa eremuak ulertzen du ere

Lur eta Murmur: Landa eremuak ulertzen du ere

Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen…

Read more »

Lur eta Murmur: Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

Lur eta Murmur: Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

Tita Godinez,  Guatemalako  Sector de Mujeres Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko helburuarekin emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten dituzten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala Download this podcast

Read more »

Lur eta Murmur: Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

Lur eta Murmur: Guk argi daukagu, Herria Bizirik! Errekaleor bizirik!

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! Play / pause…

Read more »

Lur eta Murmur: Baserritar mugimendua Indian

Lur eta Murmur: Baserritar mugimendua Indian

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko…

Read more »