Posts Tagged “internazionalismoa”

Azaroaren 29an Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna da. Israelgo Estatu sionista Palestinako lurretan ezartzeko inposaketa eman zenetik une zail eta larri asko bizi izan dituzte gure lagun palestinarrek. Baina beti egin izan dute aurrera, oztopo guztiak gaindituz. Tamaina guztietako oztopoak gaindituz: gerrak, genozidioak, apartheid politikak, okupazioa, bahiketak, ….biolentzia bortitza munduko agintarien isiltasunaren aurrean, Israelekin lerrokatu direnak….

Venezuelako El Maizal komunako kideek, urteurrena ospatzen dute aurten. 10 urteko erresistentzia: herri autogestioa, ekoizpena eta ondasun komunen kolektibizatzen. Baina kapitalaren erasoen aurrean, egoera zail batean daude, bereziki haziak lortzeko. Euskal Herriko hainbat eragile internazionalistek elkartasun kanpaina abiatu dute. Gaur Saul Curtokin hitz egin dugu El Maizal eta kanpainari buruz. Play / pause JavaScript is…

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Txiapasekin kolektiboko kideek azaldu digute zer den brigadista izatea Txiapasen, zein den bertako komunitateek bizitzen ari diren egoera eta zergatik den horren baliagarria brigadisten papera. (elkarrizketa gazteleraz) Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume Lur eta Murmur: Elkartasuna eta duintasuna Download this podcast

“Como no quererte, Alba” liburuaren egilearekin hitz egin dugu. Begoña García Arandigoien, Gareseko sendagile eta brigadista gaztea El Salvadorren erahil zuten duela 24 urte. Bere figura omendu eta memoria berreskuratzeko ekitaldia eta liburuaren aurkezpena burutuko dute gaur Zirika Herri gunean.