Lur eta Murmur's Archive

Lurrak ere esateko asko daukalako. 'Lur eta murmur' programan Bizilur elkarteko kideok lurraren murmurrei mikrofonoak jarri eta 97 irratiaren uhin askeen bidez zabalduko ditugu. Elikadura burujabetza, herrien garapena, baserritarren borrokak nazioartean naiz Euskal Herrian... horiek eta beste hainbat gai hizpide, bi ostegunetik behin, eguerdiko 3etatik aurrera. Duela bi urte Tas Tas Irratian Bizilurreko kideek aurrera eramandako Euskal Herriko izen indigenako ('Lekil lum') programa bakarraren erreleboa hartzera dator 'Lur eta murmur'. Lurretik eta lurrarentzako, 'Lur eta murmur'.
Lur eta Murmur: Bira Zapatista Euskal Herrian

Lur eta Murmur: Bira Zapatista Euskal Herrian

Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna (TLCAN) martxan jartzen zen egunean, 1994ko urtarrilaren 1eko goizaldean, Askapen Nazionalerako Armada Zapatistako matxinatuek (EZLN) Chiapas estatuko bost udalerritan hartu zituzten armak. Zapatistek “lana, lurra, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea” eskatzen zituzten. Egun, 25 urte baino gehiago daramatzate gobernu autonomo bat eraikitzen Chiapasen hori lortzeko….

Read more »

Lur eta Murmur: AROZTEGIA GELDITU DEZAGUN!

Lur eta Murmur: AROZTEGIA GELDITU DEZAGUN!

Gure bailara bizitzeko da! Herriak bakarrik salba dezake herria. Lekaroztarrek eta Baztango bailarako biztanleek argi daukate bere herriaren txikiziotik salba dezaketenak haiek direla eta horretarako antolatu dira eta aurre egin diote Arozteguia SL enpresari. 228 txaletak, hotel bat eta 22 hektareako golf zelaia eraiki nahi ditu Arozteguia SL enpresak Nafarroako Baztango bailarako Lekaroz herrian. 341…

Read more »

Lur eta Murmur: #Apirilak17: Europak nekazari gehiago behar ditu ✊🌾

Lur eta Murmur: #Apirilak17: Europak nekazari gehiago behar ditu ✊🌾

Apirilak 17: Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna Aurtengo aldarrikapenean, Europako La Via Campesina nekazari gehiago beharrean jarri du fokoa. Honi buruz, eta bereziki, Nafarroako nekazaritzako egoerari buruz hitz egin dugu Mirian Otxotorenarekin, artzaina, gazta egilea, lekale ekoizlea… eta Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN) presidente berria. Solasaldi goxo eta interesgarri benetan. https://ia801500.us.archive.org/9/items/luretamurmur-104-ap-17_202104/Luretamurmur104%20ap17.mp3

Read more »

Lur eta Murmur: Landareak, elkarbizitzarako aitzakia

Lur eta Murmur: Landareak, elkarbizitzarako aitzakia

Gasteizko Abetxuko auzoa auzo berezia da. Ibai batek erdigunetik banatzen du, migratzaileen historiak eta espiritu kolektiboak markatuta. Hemen, duela 30 urte baino gehiago, La Casa de las Iniciativas eratu zen, egoera ahulean dauden pertsonei eta, oro har, auzotarrei zuzenduta, prestakuntza- eta emantzipazio-prozesuetan laguntzeko. Horietako batek gure arreta piztu du: lLa Casa Urarteko udal baratzeekin lotzen…

Read more »

Lur eta Murmur: Mugarik ez! Transnazionalik ez!

Lur eta Murmur: Mugarik ez! Transnazionalik ez!

Emakumeon Mundu Martxa, nazioarteko mugimendu bat da, kolektibo feminista ugari biltzen duena. 2000. Urtean jaio zen, Quebec-en, eta mundu lurralde askotan dago gaur egun. Bost urtean behin, nazioarteko ekintza bat antolatzen dute, gai partekatu batekin, lurralde bakoitzak gero bere errealitatera egokituz. Duela 5 urte, haziak izan ziren ekintzaren ardatz nagusia. Aurtengo ekintzako ardatza, berriz, mugen,…

Read more »

Lur eta Murmur: ¿Qué comen las que malcomen? (Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?)

Lur eta Murmur: ¿Qué comen las que malcomen? (Zer jaten dute gaizki jaten dutenek?)

Gero eta jende gehiagok ezin du erabaki zer jaten duen. Krisi-une hauetan, elikadura-asistentzialismoko hainbat ekimen agertzen dira, baina: kontuan hartzen al dira benetan pertsona horien beharrak? Edo, pertsonak baino gehiago, kapitala elikatzen dute? Zer gertatzen da pertsona ahulenek askotan lortzen dutena jangarri bada, baina ez elikagai? Nola gainditu oztopo guzti horiek? Baladre kolektiboak, Zambra argitaletxearen…

Read more »

Lur eta Murmur: Ehun aldiz uhinak burujabetzekin ehunduz

Lur eta Murmur: Ehun aldiz uhinak burujabetzekin ehunduz

Bizitza ospatzekoa da, gauza txikiak zein handiak, eta Lur eta Murmurren ospatu nahi dugu gaur zifra borobil batera ailegatu garela!! Bai, 100 aldiz uhinetara salto egin dugulako! Hau da marka! 2012an Bilboko desagertutako Tas Tas Irrati Librean Bizilurretik LEKI LUM izenekin sortu genuen elikadura burujabetza, feminismoa eta internazionalismoa oinarri dituen irratsaioak 100 programak bete ditu…

Read more »

Lur eta Murmur: Arrantza jasangarria

Lur eta Murmur: Arrantza jasangarria

Euskal Herriak itsasoarekin izan du beti harremana. Herri arrantzalea gara eta arrantza sekulako garrantzia izan du beti gure kostaldeko herrietan, bai jarduera ekonomikoaren alorrean zein kulturalean. Halaber, zer dakigu gaurko euskaldunok itsasoa eta arrantzari buruz? Zalantza askorik gabe, inkesta batean gutxi ala oso gutxi lirateke erantzunik entzunenak. Herriak edota eskualdek elikatzeko ezinbestekoak diren elikagai-hornitzaileek osatzen…

Read more »

Lur eta Murmur: Sustraiak. Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa.

Lur eta Murmur: Sustraiak. Barazkijalea, agroekologikoa eta emakume migratzaileen laneratzeko egitasmoa.

2020 urte -askorentzat – madarikatua bukatzeko gutxi falta denean, bere burua berrasmatu eta bestelako norabidea hartzeko apostua hartu duen proiektu batera hurbilduko gara. Iazko abenduan ezagutzeko aukera izan bagenu ere, oraingoan beste aurpegiarekin datozkigu sukaldea eta elikadura eraldaketa soziala eta politikorako tresnak direla ziurtatzen duen egitasmoa. Berrogeialdian bidai-lagunak egin, – Errotik Cooperativa – indarrak batu…

Read more »

Lur eta Murmur: Eau de CAF

Lur eta Murmur: Eau de CAF

Azaroaren 29an Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna da. Israelgo Estatu sionista Palestinako lurretan ezartzeko inposaketa eman zenetik une zail eta larri asko bizi izan dituzte gure lagun palestinarrek. Baina beti egin izan dute aurrera, oztopo guztiak gaindituz. Tamaina guztietako oztopoak gaindituz: gerrak, genozidioak, apartheid politikak, okupazioa, bahiketak, ….biolentzia bortitza munduko agintarien isiltasunaren aurrean, Israelekin lerrokatu direnak….

Read more »

Lur eta Murmur: A25 INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

Lur eta Murmur: A25 INDARKERIA MATXISTARIK EZ!

Bi aste barru, azaroaren 25a izango da, Indarkeria Matxistaren Nazioarteko eguna. Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Sonia Vidalekin hitz egin dugu, Sindikato Labrego Galegoko eta La Via Campesinako kidea, egun horren inguruan sustatzen ari diren kanpainari buruz: Baserritarrok gure eskubideen alde borrokan, kapitalismoaren eta patriarkatuaren birusaren aurka!    

Read more »

Lur eta Murmur: Txile, herriak hitz egin du

Lur eta Murmur: Txile, herriak hitz egin du

Txileko kaleetan urtebeteko borroka herrikoiaren ondoren, herriak (boto-emaileen %78) Pinocheten Konstituzioa atzean uztea eta berri bat idaztearen alde dagoela argi utzi du. Orain, zuhurtziaz aztertu behar da emaitza, eta hurrengo urratsak planifikatu, Konbentzio Konstituzionala osatuko duten 155 pertsonen hautaketak herri mugimenduak, indigenak, nekazariak, emakumeak, LGTBak… ordezka ditzan eta Txileren eraldaketan aurrera egin dezan. Lur eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Agroekologia zatarra

Lur eta Murmur: Agroekologia zatarra

Hurrengo urriaren 16an Transnazionalen aurka eta Herrien Elikadura burujabetzaren aldeko nazioarteko ekintza eguna ospatzen dugu. Honen haritik, La Via Campesinatik agroecologia eta elikadura burujabetzaren printzipioetatik abiatuta gure gizarteak eraldatzeko deia luzatzen digute. Jaten doguna garelako eta elikagai osasuntsuak jan ahal izatea oinarrizko eskubide delako, elikadura burujabetza eta agroekologia behar dugu munduko txoko guztietan! Lur eta…

Read more »

Lur eta Murmur: Arabar errioxako upategiak

Lur eta Murmur: Arabar errioxako upategiak

“Ardoa edanda mozkortzen naiz” dio abestiak eta hain zuzen ardoa izango dugu hizpide irratsaio honetan. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ardoa egiten den arren, gaur Arabar errioxa aldera bidaiatuko dugu, mahats-bilketa zelan joan den jakiteko ez ezik, agroekologia ardogintzan nola gauzatzen da ikasteko eta jatorrizko izendapenaren inguruan dagoen aferara hurbilduko gara ere. Arabar Errioxa Ebro ibaiaren…

Read more »

Lur eta Murmur: COVID19 eta Brasilgo herri indigenak

Lur eta Murmur: COVID19 eta Brasilgo herri indigenak

Euskal Herrian COVID19ak eragindako pandemiatik ateratzear gaudenean, ezin dugu ezikusiarena egin Latinoamerikan bizi den egoerarekin, bereziki Brasilen. Herri honetan 700.000tik gorako kasuak baieztatuta eta 37.000 hildako baino gehiago dituztenean, hainbatek eragilek zalantzan jartzen dituzte Jair Bolsonaroren Gobernuak emandako datuak. Testuinguru honetan, aste honetan Osvaldo Cruz Fundazioak atera berri duen ikerketan Brasilen ospitalizatutako pertsonen %48a jatorrizko…

Read more »

Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Lur eta Murmur: Boterea itzalean: haragiaren lobbya

Zer pentsatuko zenuke haragi gorri industriala eta ultraprozesatuaren kontsumoa tabakoa bezain kaltegarria dela esango bagenizuke? Zer esango zenuke haragiaren industriako enpresek kontsumoaren politika publikoaen gaineko erabakiak hartuko balukete eta ondorioz 3-4 aldiz biderkatu dugula haragiaren kontsumoa gure dietan? Hauek datu guztiak eta gehiago, Justicia Alimentaria argitaratu berri duen “El poder en la sombra: apuntes sobre…

Read more »