Lur eta Murmur: AROZTEGIA GELDITU DEZAGUN!

Lur eta Murmur: AROZTEGIA GELDITU DEZAGUN!

Gure bailara bizitzeko da!

Herriak bakarrik salba dezake herria. Lekaroztarrek eta Baztango bailarako biztanleek argi daukate bere herriaren txikiziotik salba dezaketenak haiek direla eta horretarako antolatu dira eta aurre egin diote Arozteguia SL enpresari.

228 txaletak, hotel bat eta 22 hektareako golf zelaia eraiki nahi ditu Arozteguia SL enpresak Nafarroako Baztango bailarako Lekaroz herrian. 341 biztanle dituen herri baten 750 pertsonak jasotzeko haina etxe.

Baztandarrak apirilaren 16tik akanpatuta egon dira obrak egin beharko ziren eremuan lanak gelditzeko asmo irmoarekin. Eta momentuz, lortu dute. Elkartasun deialdia zabaldu zuten laguntza eske eta kanpaldian 50 bat lagun egon dira makinak alde egin izan duten arte. Bailararen biztanleriaren gehiengo oso zabal bat dagoeneko proiektuaren kontra azaldu den arren, Nafarroako gobernuak enpresari baimena eman eta baliabide administratibo zein errepresiboak beren alde jarri ditu.

Proiektuaren nondik norakoak, instituzioen eta herriaren erantzunari buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Aroztak herri-ekimeneko kide Aintzanekin.

Download this podcast

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published.