Arañas de Marte: Bowie-ri buruzko saio berezia Arañas de Martes-en

spiders 2David Bowie-ren diskek eragin handia izan dute azken lau hamarkadetako musikan. Bai estetikoa, bai musikala, baita komertziala ere. Atal guztietan ondo egin zuen 60ko hamarkadeko bukaeratik 80ko hamarkadeko erdira. Gero… urte batzuk eman zituen oreka edo arrakasta artistikorako sudurra galdurik. Orain dela 3 urte itzuli zen baina hurrengo urtarrilaren 8an plazaratuko duen diska berriarekin batera, arriskuarekiko grina itzuli omen zaio. Behintzat, pasa den astean interneten aurkeztutako abestiak (eta bideoak) hori pentsarazten digu. Aste honetako irratsaio osoa dedikatu diogu David Bowie-ri. Ez gaitzazu huts egin, mesedez!

Download this podcast

Abestiak:

Jacques Brel – Amsterdam
Scott Walker- The Old Man’s Back Again
David Bowie – Watch That Man
Charles Mingus – Wham Bam Thank You Man
David Bowie – Suffraggette City
Pink Floyd – Arnold Layne
Mack The Knife – Kurt Wille & Bertolt Brecht
David Bowie – Alabama Song
The Stooges – I Wanna Be Your Dog
David Bowie – The Queen Bitch
Iggy Pop – The Passenger
David Bowie – Blackstar

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude