Tesla ordua: 7. kapitulua

Egun on Balkanetako hajdukak!!

espejismoAtzoko Tesla orduaren 7. emanaldiarekin gatorkizue. Oraingo honetan liburuari errepasoa ematen hasi gara, atzoko emanaldian Josep Palau i Balletbò katalanaren El espejismo yugoslavo izan dugu mintzagai. Palau oso gazte hil zen 41 urterekin, 1997.ean eta liburu hori hil aurretik atera zuen, 1996.ean, beraz gudak bukatu eta gutxira, baina hala ere, Jugoslaviaren inguruan lan egin izan duten bakezaleen artean (Johan Galtung, Peter Handke) errespetu handia merezi izan dion lana idatzi zuen. Lan honek badu meritu handi bat, serbofobia esparru intelektualean desafiatzean, hain zuzen ere, oso modan zegoen garai batean (1996.ean). Palauren liburuan, mendebaldeko potentzien serbofobiaz gain (hau da, Serbia errudun gisa identifikatzearekin eta honen arrazoiak kontutan ez jartzearekin, honek zerikusi handia zuen Serbia erori berria zen komunismoarekin identifikatu izanak –bai euren aldetik zein kanpotik-, eta beraz, “arrazoia inposatu behar zitzaion” pentsamoldea nagusitu zen); autodeterminazioaren irakurketa nahasia (Errepublikak ala nazionalitateak autodeterminatu egin behar ziren?), aldebakarrekoa (autodeterminatzera zihoazen subjektuak ez zeuden euren muga berrien barneko populazio sektore handiekin negoziatzeko prest) eta Jugoslaviaren kanpoko mugak “desaintzatestea” baina Jugoslavia iraunarazteko eta sendotzeko moduan kontzibitu ziren barne mugak sakralizatzea (bake plan guztiak abiatu ziren Estatu berriek Jugoslaviako errepublika zaharrak izan behar zituela ardatz) dira.

Segituan, berriki Serbian eta Bosnian egon den Lur Gil nafar kazetariarekin hitz egin dugu. Lur Gilek Belgradeko, Srebrenicako, Sarajevoko eta Visegradekoak kontatu dizkigu; hango paisaiez eta arkitekturaz aritu da nagusiki, baina baita ere politikaz eta hango hauteskunde aurreko giroaz.

Berrien atalaz hitz egiterakoan, futbolarekin hasi dugu gure atala. Futbolean, batez ere Estatuen arteko (gizonezkoen) Futbol Txapelketa –Eurokopa– laster hasiko dena izan dugu ahotan, bertan lau talde balkaniar (Albania, Errumania, Hungaria –partzialki balkaniarra- eta Kroazia) izango ditugularik. Denetan ezezagunena den taldeari, Albaniakoari errepaso txiki bat egingo diogu. Beste alde batetik, berriki Kluben arteko (gizonezkoen) Europako Txapelketa Belgradeko Izar Gorriak irabazi zuenetik 25 urte bete direnez, gertakari hori ere, gogoan izan dugu. Bukatzeko, kiroletatik at, beste bi berriz aritu gara: Kroaziako Gobernuko krisi politikoaz, non Most alderdi liberalak orain arte aliatu izan duen HDZ alderdi eskuindarrarekin (Gobernuko alderdiarekin) hautsi duenez, hauteskundeen aurrerapena proboka dezakeen, eta Belgradeko Waterfront egitasmo polemikoaz.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude