LaPublika radio magazineLaPublika eremu publikoari buruzko ikerkuntza artistikoko laborategia da, eta, 2016ko jarduerak hasteko, jendeari zabaldutako irratsaio bat egingo du. Bertan, gonbidatutako lagunek LaPublikaren galdera-ardatza jorratuko dute —nola eraikitzen duten praktika artistikoek esparru publikoa—, nork bere interes-alorretik abiatuta: komisario-lan, soinu-arte, idazle-lan, hirigintza edo artearen historiatik, besteak beste.
Ferran Barenblit, Cuauhtémoc Medina, Lourdes Fernandez eta Jesus Carrillo izango ditugu gure artean. Horrez gain, praktika artistikoen eta eremu publikoaren arteko gurutzatzea ikertzen duten bertako kolektiboek ere parte hartuko dute (AmiArte, Histeria Kolektiboa, Zaramari eta La Taller kolektiboek). Bestalde, Maialen Lujanbiok eta Xabier Erkiziak soinuzko esku-hartze bat egingo dute, Danele Sarriugarterekin hizketan. Le Parodyk musika joko du zuzenean.
Alicia San Juanek aurkeztuko eta gidatuko du, eta Alberto de la Hoz arduratuko da edizioaz.
Irrati kolaboratzaileak:
97Irratia (BIzkaia)
Radio Euskadi (Euskadi).
Casares Irratia (Donostia).
TEA FM (Zaragoza).
Radio Ateneu del Clot (Barcelona).
Zero lerroko partehartzaileak:
Grupo Bilbao: Juan Pablo Ordúñez Martínez ‘MawatreS’, Andrea Estankona y Josefina Roco Sanfilippo.