Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: 5. denboraldia 97 Irratian

afifest12_tabuBerandu, baina bagatoz. Astero zinema, telesail, bideojoko eta orohar ikus-entzunezkoen inguruko orbita eszentrikoak marrazten dituen irratsaioa itzuli da, nobedade batzuekin.

Baga: film formatotik telesail formatora igaro gara. Saioek orain 20 minutuko iraupena izango dute, eta binge-watching edo atrakoiak hartzeko moduan planteatuta daude.

Bigarren aldaketa ordutegia izango da. Hemendik aurrera Eremuz Kanpo asteazkenetan 22:00etan entzun ahal izango da Bilboaldeko 97.0 FMan.

Azken aldaketa hilean behin Bilboko Kafe Antzokian Eremuz Kanpoko Sotoa antolatuko dugula da. Gonbidatu batek (edo gehiagok) zerbait aurkeztuko digute, entzun, ikusi eta gozatzeko. Hemen duzue Ibon Rodriguez musikariak egin zuen lehen saioa:

Hurrengo zita Abenduak 19an izango da, 19:30etan, Beñat Irasuegirekin.

Ongi etorri eremuz kanpora. Eta gogoratu, ez gidatu makinarik saioa entzuten ari zarela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude