Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: 5. denboraldia 97 Irratian

afifest12_tabuBerandu, baina bagatoz. Astero zinema, telesail, bideojoko eta orohar ikus-entzunezkoen inguruko orbita eszentrikoak marrazten dituen irratsaioa itzuli da, nobedade batzuekin.

Baga: film formatotik telesail formatora igaro gara. Saioek orain 20 minutuko iraupena izango dute, eta binge-watching edo atrakoiak hartzeko moduan planteatuta daude.

Biga: ordutegi berria daukagu. Hemendik aurrera Eremuz Kanpo asteazkenetan 22:00etan entzun ahal izango da Bilboaldeko 97.0 FMan.

Higa, eta azken aldaketa: hilean behin Bilboko Kafe Antzokian Eremuz Kanpoko Sotoa antolatuko dugula da. Gonbidatu batek (edo gehiagok) zerbait aurkeztuko digute, entzun, ikusi eta gozatzeko. Hemen duzue Ibon Rodriguez musikariak egin zuen lehen saioa:

Hurrengo zita Abenduak 19an izango da, 19:30etan, Beñat Irasuegirekin.

Ongi etorri eremuz kanpora. Eta gogoratu, ez gidatu makinarik saioa entzuten ari zarela!

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *