Eremuz Kanpo's Archive

Irudirik gabeko zinema. Irudirik gabeko irratia usainik gabeko zinema bezalakoa da, edo agian alderantziz da eta irudirik gabeko zinema lanbroz estalitako gure bazterrak bezalakoa da, maite ditugun maite gure bazterrak. Eneko Olazabal (@enekolazabal) eta Txabi Landabideak (@txerren) asteroko bidaia proposatzen dute Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratian, Hala Bedi Irratian eta 97 Irratian, zinema abiapuntu hartuta orbita eszentrikoak burutzeko aitzakia ezberdinen inguruan. Hitza. Musika. Irudia. Argia. Eremuz Kanpo.
Eremuz Kanpo: The Wicker Man

Eremuz Kanpo: The Wicker Man

1973. Eskozia Ipar-Mendebaldeko Hebridak. Irla bat, Summerisle. Sagarrak, erbiak, komunitate ezin kohesionatuagoa, eta hidrohegazkinez iristear den polizia. Izenik gabeko gutuna jaso du poliziak, neskato bat desagertu egin dela. Haren lana da, gurutzada bihurtuko denari aurre egitea. Haren lanean, haren legean konfiantza itsuz abiatu da Neil Howie sarjentua, eta halaxe arituko da film osoan zehar. Harrotasuna…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Soinuak eta Bandak

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Soinuak eta Bandak

2014 geroz eta urrunago hark utzi zizkigun artean, hirugarren denboraldiko zortzigarren hau: soinu bandei eskeinia. Hiru beharrean bi gaurkoan: Eneko Olazabal eta Josu Zabalaren eskutik arnasa hartzeko moduko saioa. Bi kide, hiruren beharrean. Eta hiru arau soilik: Pop Kantarik ez Orain arte aipatutako filmik ez Ohiko artistarik ez (eta salbuespen bana, arauko) https://archive.org/download/308SoinuakEtaBandak/308-%20Soinuak%20eta%20bandak.mp3 Download this…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Svankmajer eta Oshii + Svankmajer Bigarrenez

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Svankmajer eta Oshii + Svankmajer Bigarrenez

Jakizu film bat utzi didatela. Jakizu begiak ebakitzen dituztela, neska zoragarri horrek. Handitu nahi dut, galbideratzaile, usteltzaile izan arte. Zakur andaluziarrari kantatu zioten Pixies taldekoek, eta ez gara Buñuelez arituko gaurkoan. Dakusaguna darakustan begiak zartatzera egin zuen zuzendari handiak dei, haren lehen filmean, benetan ikusteko, ez errealitatea, super-errealitatea baizik. Egin uko ikusi ohi dugunari, benetan…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Pop Pilulak

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Pop Pilulak

Hitzak eta musikak, paperak eta ahotsak, irudiak eta testu idatziak elkar gurutzatu, elkar agurtu, elkarrekin tarte bat egin eta elkarrengandik ikasten eta elkarrekin haserretzen diren pasarte horiek. Lagun zaharrak eta lagun berriak. Bide berriak, bide guztiak. Pop-aren inguruko fanzine txukunak eta zinemaren inguruko irratsaio eskasak behar baititugu. Kathleen Hannahk Bikini Kill taldean ondo abestu zuen…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Dziga Vertov gure laguna da

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Dziga Vertov gure laguna da

(Celosamente Gordea saioarekin konfabulatutako saioa. Ikus HEMEN saio honen ahizpa guapa). Zinemak izan behar du: 1.- Zinemak istorio bat kontatu behar du, ezpada istorio asko kontatzen dituela edo bat bera ere ez. 2.- Zinema soinu eta irudia da, eta haien muntaketa. Hiru elementuetako bat falta ez bada. Orduan ere, zinema da. 3.- Zinemak lengoaia propioa…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: 5. denboraldia 97 Irratian

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: 5. denboraldia 97 Irratian

Berandu, baina bagatoz. Astero zinema, telesail, bideojoko eta orohar ikus-entzunezkoen inguruko orbita eszentrikoak marrazten dituen irratsaioa itzuli da, nobedade batzuekin. Baga: film formatotik telesail formatora igaro gara. Saioek orain 20 minutuko iraupena izango dute, eta binge-watching edo atrakoiak hartzeko moduan planteatuta daude. Biga: ordutegi berria daukagu. Hemendik aurrera Eremuz Kanpo asteazkenetan 22:00etan entzun ahal izango…

Read more »

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia gure uhinetan

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia gure uhinetan

Aurten ere Bilbo Hiria Irratia eta Uriola.info atariarekin batera Bilboko Aste Nagusiaren taupadak uhinetan igorriko ditugu zuzenean Areatzako zubitik. Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, igandetik ostiralera bitartean 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko emisioan. Iaz hil zen Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile, Arrosa sareko kolaboratzaile eta 97…

Read more »

Eremuz Kanpo: EREMUZ KANPO 4X16: TXIKITAKOAK

Eremuz Kanpo: EREMUZ KANPO 4X16: TXIKITAKOAK

Txikitakoak. Orain baino txikiago ginenekoak. Garen gorputz hauek bolumen eskasagoa okupatzen zuten munduan. Likido batean murgilduz gero kantitate txikiagoa desplazatuko zuketen orduan. Txikiagoak ginen, eta berriagoa zen mundua, eta usain eta zapore berezia hartzen genien gauzei. Oraindik ere irauten duten gauza berrien usain eta zaporea hartzen genien soinu eta irudi batzuei. ETB1 bera berria zen…

Read more »

Eremuz Kanpo: Mieltxo Monfort gogoan

Eremuz Kanpo: Mieltxo Monfort gogoan

Aurreko ostegunean Bilboaldeko uhinek ahots eta bihotz garrantzitsu bat galdu zuten, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfort joan zitzaigun. Irratietako eta kaleetako ekintzaile nekagaitza, harekin kolaboratu eta bere lan egiteko modua ezagutu dugunok ez dugu erraz ahaztuko Mieltxo. Baina badakigu baita bera gogoratzeko modurik onena Bilbo libreago eta euskaldunago baten alde lanean jarraitzea dela. 97 irratitik …

Read more »

Eremuz Kanpo: Konpartsen Ordua: Aste Nagusiaren ajea, Tomas Dena, Ihauteriak…

Eremuz Kanpo: Konpartsen Ordua: Aste Nagusiaren ajea, Tomas Dena, Ihauteriak…

Bilboko Konpartsak kolatu zaizkigu 97 irratiko estudioan. Igarri behar genuen zerbait, jai giroa eta koloreak baitzeuden edonon, sartu garenean. Gaurkoan, Itsaso eta Oihana hurbildu zaizkigu, 2015ak eman (eta eraman) dizkigunak errepasatu eta 2016ak ekarriko dizkigunak komentatzeko. Bilboko Aste Nagusiaren memoria jada lausoak, Tomas Deunaren doinu eta zaporeak, eta nola ez, gaine-gainean ditugun aratusteak, ihauteriak, karnabalak….

Read more »

Eremuz Kanpo: #IrratiakAsteNagusian: Bandera Urdina eta elkarrizketen aukeraketa

Eremuz Kanpo: #IrratiakAsteNagusian: Bandera Urdina eta elkarrizketen aukeraketa

Bilboko Konpartsek 2015eko Aste Nagusiaren Bandera Urdina eman digute aurten Bilbo Hiria Irratia, Uriola, Hamaika Telebista eta 97 Irratiaren arteko elkarlaneko irratsaioari. Zorionak lan taldeari eta eskerrik asko, Bilboko Konpartsei!!! Hau hasiera baino ez da! Hemen duzue  zuzeneko emankizunen aukeraketa bat hemen (audioak Bilbo Hirian entzungarri, Jabi Zabalaren lanari esker – Jabi goian, ezkerrean, Algarako…

Read more »

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia 2015: Astelehena, 24

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia 2015: Astelehena, 24

Bilbo Hiria Irratia, Uriola.eus eta 97 Irratiaren artean elkarlanean egindako zuzeneko irratsaioak astelehenean eman zuena jaso dute Bilbo Hiria Irratiko lagunek (eskerrak teknikari-kazetari dabilen Jabi Zabalari). Hemen dituzue gonbidatuekin egindako elkarrizketak: NORA EGIGUREN (Euskalgunea, Txori Barrote) http://bilbohiria.eus/38097 Txori Barrote konpartsako Nora Egiguren izan dugu, bere konpartsak, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsekin batera osatzen duten…

Read more »

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia elkarlanean egunero Bilbo Hiria eta 97 irratiaren artean

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia elkarlanean egunero Bilbo Hiria eta 97 irratiaren artean

Bilboko Arrosako euskal irratiok, Bilbo Hiria eta 97 irratia, elkarlanean 2015eko Aste Nagusian zuzeneko irrati saioa egingo dugu, astelehenetik larunbatera, egunero 12:00 eta 14:00 bitartean, jaien jarraipena egiteko. Jai eremutik bertatik emitituta, elkarrizketak eta erreportajeak egongo dira, eta egunez egun egitaraua aurkeztuko dugu gonbidatu askorekin. Eduki irekiak izango dira, hedapenerako baimen osoarekin, eta, zuzenean igortzeaz…

Read more »

Eremuz Kanpo: Gure Esku Dago: emanaldi berezia

Eremuz Kanpo: Gure Esku Dago: emanaldi berezia

Arrosa Irrati Sareak ekainak 21eko igandean Euskal Herriko 5 hiritan burutuko den Gure Esku Dago ekitaldiaren jarraipen berezia egingo du elkarlanean Euskal Herriko Irratien artean. 97 Irratiak Bilboko ekitaldien berri emango du Bilbo Hiria Irratiarekin elkarlanean. Entzun hemen kuina iragarlea, eta jarraitu saioa 97.0FMan eta esteka honen bidez ekainaren 21ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldeko…

Read more »

Eremuz Kanpo: Ikarorik Gabe #3: Burujabetza

Eremuz Kanpo: Ikarorik Gabe #3: Burujabetza

Bestelako mundu bat irudikatzen dugu, eta norabide horretan hegan egin nahi dugu, norabide horretan pentsatu, hausnartu, eraldatu, eraberritu. Ikararik gabe egin nahi dugu hegan, ez dugu Ikarori gertatu zitzaion bezala hegoak urtu eta behera erortzerik nahi. Lurrean etzanda deitzen da Ruper Ordorikaren azken albuma. “Zerutik gertu ez da ondo egoten … nik hemen egon nahi…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 3×24: Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 3×24: Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari

2015eko Hego Euskal Erdiko Udal eta Foru hauteskundeen ostean irakur-entzuteko testu bat, liburu hau eta 2015eko maiatzaren 8an Hika Ateneoan III. Xerezade Jaian irakurritako testua du oinarri. Ez tiro egin piano jotzaileari. Truffauten filmean bazen bat, eta bazen tiro egiterik, Charles Aznavour akabatzerik. Are, tirokatzeko zioskun zuzendariak, abeslaria nagusitan zein astun izango zen jakitun-edo. Hemen…

Read more »