Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Svankmajer eta Oshii + Svankmajer Bigarrenez

Jakizu film bat utzi didatela. Jakizu begiak ebakitzen dituztela, neska zoragarri horrek. Handitu nahi dut, galbideratzaile, usteltzaile izan arte.

Zakur andaluziarrari kantatu zioten Pixies taldekoek, eta ez gara Buñuelez arituko gaurkoan. Dakusaguna darakustan begiak zartatzera egin zuen zuzendari handiak dei, haren lehen filmean, benetan ikusteko, ez errealitatea, super-errealitatea baizik. Egin uko ikusi ohi dugunari, benetan ikusteko.

Ikusteko, itxi begiak, dio Pepitas de Calabaza argitaletxeak argitaraturiko Jan Svankmajerren edo Jan Svankmajerri buruzko liburuak. Harribitxia da liburua, begi itxiei eta buru gaixotioi bazka gozagarria eskaintzeko modukoa. Gaurko saioan, Jan Svankmajer izango dugu hizpide, Mamoru Oshiirekin batera.

Download this podcast

Download this podcast

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *