Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia gure uhinetan

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia gure uhinetan

Aurten ere Bilbo Hiria Irratia eta Uriola.info atariarekin batera Bilboko Aste Nagusiaren taupadak uhinetan igorriko ditugu zuzenean Areatzako zubitik.

Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, igandetik ostiralera bitartean 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko emisioan.

Iaz hil zen Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile, Arrosa sareko kolaboratzaile eta 97 Irratiaren lagun Mieltxo Monfort, eta Bilbo Hiriako lagunek esan duten bezala, saiatuko gara elkarrekin hura harro eta pozik egoteko moduko programak egiten.

Bertatik bazabiltza hurbildu zaitez gugana, entzule!