Author Archive

Eremuz Kanpo: #IrratiakAsteNagusian: Bandera Urdina eta elkarrizketen aukeraketa

By |

Eremuz Kanpo: #IrratiakAsteNagusian: Bandera Urdina eta elkarrizketen aukeraketa

Bilboko Konpartsek 2015eko Aste Nagusiaren Bandera Urdina eman digute aurten Bilbo Hiria Irratia, Uriola, Hamaika Telebista eta 97 Irratiaren arteko elkarlaneko irratsaioari. Zorionak lan taldeari eta eskerrik asko, Bilboko Konpartsei!!! Hau hasiera baino ez da! Hemen duzue  zuzeneko emankizunen aukeraketa bat hemen (audioak Bilbo Hirian entzungarri, Jabi Zabalaren lanari esker – Jabi goian, ezkerrean, Algarako…

Read more »

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia 2015: Astelehena, 24

By |

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia 2015: Astelehena, 24

Bilbo Hiria Irratia, Uriola.eus eta 97 Irratiaren artean elkarlanean egindako zuzeneko irratsaioak astelehenean eman zuena jaso dute Bilbo Hiria Irratiko lagunek (eskerrak teknikari-kazetari dabilen Jabi Zabalari). Hemen dituzue gonbidatuekin egindako elkarrizketak: NORA EGIGUREN (Euskalgunea, Txori Barrote) http://bilbohiria.eus/38097 Txori Barrote konpartsako Nora Egiguren izan dugu, bere konpartsak, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsekin batera osatzen duten…

Read more »

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia elkarlanean egunero Bilbo Hiria eta 97 irratiaren artean

By |

Eremuz Kanpo: Bilboko Aste Nagusia elkarlanean egunero Bilbo Hiria eta 97 irratiaren artean

Bilboko Arrosako euskal irratiok, Bilbo Hiria eta 97 irratia, elkarlanean 2015eko Aste Nagusian zuzeneko irrati saioa egingo dugu, astelehenetik larunbatera, egunero 12:00 eta 14:00 bitartean, jaien jarraipena egiteko. Jai eremutik bertatik emitituta, elkarrizketak eta erreportajeak egongo dira, eta egunez egun egitaraua aurkeztuko dugu gonbidatu askorekin. Eduki irekiak izango dira, hedapenerako baimen osoarekin, eta, zuzenean igortzeaz…

Read more »

Eremuz Kanpo: Gure Esku Dago: emanaldi berezia

By |

Eremuz Kanpo: Gure Esku Dago: emanaldi berezia

Arrosa Irrati Sareak ekainak 21eko igandean Euskal Herriko 5 hiritan burutuko den Gure Esku Dago ekitaldiaren jarraipen berezia egingo du elkarlanean Euskal Herriko Irratien artean. 97 Irratiak Bilboko ekitaldien berri emango du Bilbo Hiria Irratiarekin elkarlanean. Entzun hemen kuina iragarlea, eta jarraitu saioa 97.0FMan eta esteka honen bidez ekainaren 21ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldeko…

Read more »

Eremuz Kanpo: Ikarorik Gabe #3: Burujabetza

By |

Eremuz Kanpo: Ikarorik Gabe #3: Burujabetza

Bestelako mundu bat irudikatzen dugu, eta norabide horretan hegan egin nahi dugu, norabide horretan pentsatu, hausnartu, eraldatu, eraberritu. Ikararik gabe egin nahi dugu hegan, ez dugu Ikarori gertatu zitzaion bezala hegoak urtu eta behera erortzerik nahi. Lurrean etzanda deitzen da Ruper Ordorikaren azken albuma. “Zerutik gertu ez da ondo egoten … nik hemen egon nahi…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 3×24: Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari

By |

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 3×24: Ez Tiro Egin Piano Jotzaileari

2015eko Hego Euskal Erdiko Udal eta Foru hauteskundeen ostean irakur-entzuteko testu bat, liburu hau eta 2015eko maiatzaren 8an Hika Ateneoan III. Xerezade Jaian irakurritako testua du oinarri. Ez tiro egin piano jotzaileari. Truffauten filmean bazen bat, eta bazen tiro egiterik, Charles Aznavour akabatzerik. Are, tirokatzeko zioskun zuzendariak, abeslaria nagusitan zein astun izango zen jakitun-edo. Hemen…

Read more »

Eremuz Kanpo: Ikarorik gabe #2

By |

Eremuz Kanpo: Ikarorik gabe #2

Aurreko saioan Greziara begira jarri baginen, oraingo honetan Atlantikoaren bestaldera egin dugu salto: Argentinara. Europan jasaten ari garen erasoa, orain 20-25 urte Latinoamerikak jasandako berbera da. Horretarako Argentinako CTAko sindikatuek erakutsitako zenbait ikasgai konpartitu nahi ditugu zuekin. Saioaren bigarren zatian Xabier Anza, ELAko formakuntza arduraduna izango dugu gure artean. Guk ikusten ez ditugunak azaleratzen oso iaioa!…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Irudiaren lana

By |

Ondradua izateaz gain ondradu itxura eman behar du, Zesarren emazteak Joxe Azurmendik jasoa da, ondradua izatea afera morala izanik, ondradutzat hartua izatea afera politikoa dela. Norbere irudia lantzea, norberaren itxura zaintzea zoon politikon-aren ezinbesteko lana da.  Eta Jean Luc Godardek esan bezala: zineman planoa arazo politikoa da. Dela gizakiaren eskua edo naturaren higadura, dela prentsaurrean…

Read more »

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 97 irratian

By |

Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo 97 irratian

Eremuz Kanpo saioaren bigarren denboraldiko lehen atala. Zortzi urte geroago Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea itzuli egin dira Bilbo Hirira ezezik 97 Irratira, zinema, telesailak, ikusi-entzunak  eta oro har mugimenduan diruditen irudiei (eta haien soinuei) buruz hitz egiteko. Irratsaioaren ordutegia hau izango da: igandeetan 22:00etatik aurrera 97.00FMan (saio berriak) eta ostegunetan 22:00etan (errepikapenak). Lehenengo saio…

Read more »