Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Dziga Vertov gure laguna da

(Celosamente Gordea saioarekin konfabulatutako saioa. Ikus HEMEN saio honen ahizpa guapa).

Zinemak izan behar du:

1.- Zinemak istorio bat kontatu behar du, ezpada istorio asko kontatzen dituela edo bat bera ere ez.

2.- Zinema soinu eta irudia da, eta haien muntaketa. Hiru elementuetako bat falta ez bada. Orduan ere, zinema da.

3.- Zinemak lengoaia propioa du, baina jendeak argazki ona izatea deritzo paisaia politak agertzeari, antzezpen ona elbarriarena egin edo gizendu-argaltzeari, eta gidoi ona tranpa eta ezustez jositakoari. Muntaketa ona, bideoklipena.

4.- Zinemako gidoiak, istorio orok bezala, 32 pauso dituela beti igarri du baten batek. Ordutik, ikusi dugu filmik ez dena, itxuraz, ezer gertatzen.

5.- Zinema egia omen, segundoko hogeitalau aldiz; baina film gehienak bideoan ikusten ditugu, segundoan 25 aldiz lotu eta deslotzen dela egia hori. Egia bat irabazi dugu segundoko. Hori badakigunean zenbat frame dituen segundoko torrentetik kalitate eskasean jaitsi dugun kopiak.

Download this podcast

Jaitsi HEMENDIK

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *