2014tik, Barakaldoko gazte batzuk, hiri ortu bat martxan jartzeko asmoarekin, Lutxanan bertan behera utzitako eremu bat hasi ziren atontzen. Harrezkero, agroekologiari buruzko tailerrak, baratza kolektibo bat, auzokideekin harremanak eta sentsibilizazio lan asko egin dute. Orain, Banku Txarrak, soroaren jabeak, salatu egin du Ekologistan Martxan elkartea. David Marcos eta Joseba Martinez, La Huertakako kideekin solasean egon gara honi guztiari buruz. (elkarrizketa gazteleraz)
Lur eta Murmur: La Huertaka, Herri Baratza Banku Txarraren aurka
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!