Tesla ordua: 28 irratsaioa

Tesla ordua: 28  irratsaioa

Kaixo eta ongi etorriak historiak kondenatutakoon txoko(etako) batera!!

targetGaurkoan, 1999.eko martxoaren 24an hasi zen Jugoslaviako Errepublika Federalaren (Serbia eta Montenegro) aurkako NATOren erasoaz mintzatuko gara gure programan; izan ere, eraso horiek martxoan hasita zenbait hilabetez iraun zuten, apirila ere hartu zutelarik. Horregatik gaurko programa gertakari honi eskaini nahi izan diogu.

Programa hiru zatitan banatu dugu: Lehenik Kosovoko arazo etnikoaren inguruan, honen garapena, eta bi aldeen arrazoiak, eta azkenik, NATOk erasoa justifikatzeko egin zuen erabilera. Geroago, 1999eko otsailean Frantzian, Parisen ondoan dagoen Rambouillet gazteluan izandako “Negoziaketan”; non Madeleine Albrightek serbiar ordezkaritzari ultimatum onartezina (Kosovon NATOren tropek Jugoslaviakoak baino gehiago agintzea, NATOko tropak Jugoslavia osoan ibili ahal izatea…) aurkeztu zion. Ultimatum honi buruz, Bill Clinton berak esan zuen “nik, euren tokian, ez nuela onartuko ezta ere”. Hirugarren atalean, Serbiaren aurkako bonbaketaren kontrako datu batzuk eman ditugu (tanke baino eskola gehiago suntsitu zituzten, adibidez), eta baita ere, Serbiari amore egiteko mehatxuak nolakoak izan ziren; eta azkenik, Kumanovon sinatutako akordioa nolakoa izan zen ere kontatu dugu. Tartean, Europako zuzendari batzuek egindako Serbiaren aurkako esaldi agresibo batzuk ere tartekatu ditugu.

Gaurko programan zehar arazo tekniko batzuk izan ditugu,beraz barkamena eskatzen diegu entzuleei, etenak daude eta.

Programa entzuteko, hemen: https://archive.org/details/TeslaOrdua2017IV11