Tesla ordua: 36. irratsaioa

Kaixo!

Gure azkeneko programan programan, hainbat euskaldunek egin bezala (batzuek fisikoki eta beste batzuek adimenaren bidez) guk ere Kataluniara egin dugu salto, Kataluniako erreferenduma aztertu baitugu. Hala, hanka bat Balkanetan eta beste bat Katalunian izan dugu programa osoan zehar. Gurean eta Katalunian noizbehinka (asko edo gutxi ote diren bakoitzaren eskuetan utziko dugu) entzun izan dira Kataluniaren eta Jugoslavia ohiko errepubliken independentzia prozesuan eta konparaketa horietan esaten diren argudioak eta hauen oinarria ere aztertu dugu. Beste alde batetik, egun, balkandar lider ezberdinek Kataluniako erreferendumaren gainean egin dituzten balorapenak ere iruzkindu ditugu.

Bukatzeko Europako (gizonezkoen) Saskibaloi Txapelketaz hitz egin dugu; izan ere talde jugoslaviarrek maila bikaina eman baitute. Horietako bik finala jokatu  dute, Esloveniak eta Serbiak, Eslovenia garaile izan delarik. Txapelketa hau balkandar taldeen optikatik pixka bat aztertu dugu.

0:00
0:00

Podkast hau deskargatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude