Egunon Balkanetako basotxook!!
Gaur, Ratko Mladići buruz hitz egin dugu. Jakin duzuen moduan, asteazken honetan Mladići bizi osorako zigorra jarri dio Hagako Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor-Epaitegiak, “genozidioa” eta “garbiketa etnikoa” egotzita, batez ere Srebrenicako hilketak agintzea leporatzen diote.
Sententzia honen zergatiak eta kausak aztertzen saiatu gara, baita ere Srebrenicaz eman izan ohi diren zenbakiak, eta Hagako sententziaren eta sententziaz egiten diren prentsa-komentarioen atzean dagoen ideologia. Bosniako Gudaren arrazoiak eta eboluzioa ere aztertu dugu.
Bukaerako minutuan, Balkanetako egunekoari errepasoa eman diogu, Esloveniako lehendakaritzarako hauteskundeei batez ere. Bestetik Mazedonian Eliza Ortodoxoak eman duen azken pausua ere komentatu dugu.
Hona irratsaioaren podcasta: https://archive.org/details/TeslaOrdua20171123