Gure azkeneko irratsaioan hizkuntzez hitz egin dugu. Hala ere, hizkuntzen aurretik kirola jarri dugu eztabaidaren ertzean; batez ere berriki Alemanian jokatu den Munduko (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketa, non lau talde balkaniar (Errumania, Eslovenia, Montenegro eta Serbia) aritu izan diren. Taldeon emaitzak komentatu ditugu. Gerora, hurrengo udan Errusian jokatuko den Munduko (gizonezkoen) Futbol Txapelketan Kroaziari eta Serbiari egokitu zaizkien multzoak eta jokatzen ari den (gizonezkoen) UEFA Futbol Txapelketan balkaniar taldeei egokitu zaizkien kanporaketez aritu izan gara.
Gerora, hizkuntzetara biratu, eta Montenegroko arazoaz hitz egin dugu. Berriko Nazioarteko Hizkuntza Estandarizaziorako ISO Agentziak “montenegroera” hizkuntza bereizi bezala onartu du, antzina “serbokroaziera” deitzen zen hizkuntzaren batasuna are gehiago puskatuz. Lau hizkuntza ditugu orain: bosniera, kroaziera, montenegroera eta serbiera. Hauen historiaz eta egungo pertzepzioez jardun izan gara, glotonimoen aniztasunaz, baina hizkuntza bera izateaz, eta baita inplikazio politiko ezberdinez.
Honen bestez bukatu dugu programa hau. Entzun ezazue hemen: https://archive.org/details/TeslaOrdua20171214