Posts Tagged “Montenegro”

Tesla ordua: 106 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako musikariok! Gaurko programarekin, irailaren arterako oporrak hartuko ditugu, beraz, bi hilabete pasako duzue programa hau entzun gabe. Esloveniarekin hasi gara. Esloveniak bere Estatu-eguna ospatu du azkeneko egun hauetan, baina bertako partidu nagusiak, Esloveniako Alderdi Demokratikoak (oposizioan egon arren) kartel oso polemiko batekin ospatzea erabaki du. Gerora Errumaniara egin dugu salto, eta Errumaniako Gobernuaren…

Leer más »

Tesla ordua: 105 irratsaioa

Por |

Kaixo, Balkanetako loretxook! Gaurko programa Vidovdan, Serbiar Herriaren Egunaren bezperan egin dugu. Vidovdan ekainaren 28an ospatzen da, egun horretan Kosovoko Bataila handia eman zelarik Serbiaren eta Otomandar Inperioaren inguruan. Hala ere, egun hori aurretik ospatzen zen, naturari lotutako herri-sinesmenen egun moduan, eta Kosovoko batailak egin zuen egun nazional. Egun horren “eraikuntzaren” inguruan hitz egin dugu….

Leer más »

Tesla ordua: 104 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako tronpeta-joleok! Gaurkoan krisi politiko ezberdinez hitz egin dugu. Lehenik eta behin, Viktor Orbánen Gobernuak Hungarian hezkuntza publikoaren lege berria atera du. Bere helburua hezkuntza publikoa indartzea da, baina horrek oposizioa (Jobbik ultraeskuindarrak, besteak beste) “komunista” deitzea ekarri dio. Bestetik, zeinbait krisi politikoen inguruan ere hitz egin dugu, hala nola Albanian Ilir Meta lehendakariak…

Leer más »

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Por |

Kaixo balkaniar kafezaleok!! Gaurkoan hiru ardatz izan ditugu gure irratsaioan, baina lehenik eta bahi,NATOren Serbiaren kontrako erasoaren bukaeraren 20. Urteurrena ospatzen zenaz hitz egin dugu. Bill Clinton eta Madeleine Albright izan dira Pristinan Hashim Thaci Kosovoko lehendakari eta orduko UÇKko komandantearekin, zeinak “Kosovo munduan dagoen herrialderik europarzaleena eta estatubatuarzaleena” dela esan du. Kosovoko egungo krisiari…

Leer más »

Tesla ordua: 102 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako kafe-hartzaileok! Gaurkoan, arazo nagusiak, batez ere Kosovo eta Kroaziaren inguruan izan ditugu. Pasa den asteko krisiaren ondoren, Ana Brnabić Serbiako lehen ministroak, Kosovoko agintariei buruz, UÇKren iragana gogoan, “Basoetatik atera den jendea” dela esan, du. Adierazpenok, zenbait lider kosovarrek albaniarren kontrako irain bezala hartu dituzten. Kosovoko Gobernuak Brnabići lurralde horretan sartzea debekatu dio,…

Leer más »

Tesla ordua: 99 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako ibaitxook! Gaurkoan berri askorekin etorri gara, eta ez soilik Tiranan eta Belgraden izan diren protestak, edota Kosovoren inguruko negoziazioak, hauei buruz ere aritu bagara ere (berri interesgarri bat izan dugu hemen, izan ere AEBk Kosovori esan dio “gerra kriminalak” ez dituela Kosovoko gobernuan onartuko; eta AEB eta Kosovoren arteko ika-mika hauek albiste berria…

Leer más »

Tesla ordua: 95 irratsaioa

Por |

Tesla ordua: 95 irratsaioa

Egun on, Aste Santu ortodoxoaren jarraitzaileok! Gu ere ortodoxian murgildu garenez, aste honetako irratsaioa inoiz baino motzagoa izan da, eta hortaz ohartarazi behar zaituztegu: programa honek soilik 50 minutu irauten du. Lehen gaia, Mirjana “Mira” Marković, Slobodan Milošević Serbiako presidente ohiaren alarguna, Moskun hil izana izan dugu. Askok, modu pixka bat matxistan, Marković Serbiako “Itzalpeko…

Leer más »

Tesla ordua: 90 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako zeruetako hodeitxook! Aste honetako programan ere berri asko kontatu ditugu, horietako batzuetan bilintzi-balantza ibili garelarik- Lehenik eta behin. Belgradeko derbiaz hitz egin dugu, Serbiako Ligako 24. Jardunaldian Izar Gorriak eta Partizanek bana berdindu dute. Bi taldeek jokatzen duten 159. derbia da hau. Segituan Kroaziara egin dugu salto. Gure programaren eta elkartearen asmoetako bat,…

Leer más »

Tesla ordua: 89. irratsaioa

Por |

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu: (1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković). (2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak. (3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta…

Leer más »

Tesla ordua: 83 irratsaioa

Por |

Kaixo, Adriatikoko olatutxook! Urte berriarekin batera, urte zaharrean utzi genituen berri batzuk errepasatu ditugu, eta gerora, liburu baten kritika egin dugu. Berri zaharren jarraipenaren artean, Montenegroko egoera (Nebojša Medojević oposizioko liderra aske utzi dute), Banja Lukako David Dragičevićen memoriaren aldeko protesten jarraipena (Davor Dragičević aita auziperatu egin dute, eta hau ihesean joan da), Kosovoren inguruko…

Leer más »