Posts Tagged “Antifaxismoa”

Tesla ordua: 122

Tesla ordua: 122

Kaixo Balkanetako guslajoleok! Badakizue nor zen Pottoki Aita? Eta badakizue zer zerikusi duen Montenegroko ortodoxoekin? Entzun programa hau eta jakingo duzue! Gaurko programan berri asko izan ditugu kontatzeko, eta hori dela eta hitz eta pitz egon behar izan gara, musika seguruenik faltan nabarituko duzue. Azkenean Kosovoko Gobernua egin dute, eta Albin Kurti izango da Kosovoko…

Leer más »

Tesla ordua: 121 irratsaioa

Tesla ordua: 121 irratsaioa

Kaixo Balkanetako basotxook! Balkanen inguruan sekulako kezka dago aste hauetan gai batekin; kutsadurarekin. Bal Zagreben, zein Sarajevon, zein Belgraden handia da herritarren kezka airearen kutsadura dela eta. Serbian politikariak nahiko kezkatu dira, eta lehengoan Vučićek Ingurumen Ministro Goran Trivan auzitan jarri zuen, Serbian hauteskundeak gertu dira (apirilaren 19an edo 26an izango dira) eta Vučićek ez…

Leer más »

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Kaixo Balkanak, Jaunaren ondorengo 2019 urtean eta Handkeren ondorengo lehenengo urtean! Gaurkoan gai pila izan ditugu. Hasteko gai historiko bat izan dugu mintzagai. Aste honetan Herri Askapenerako Gudaren kontestuan, jugoslaviar partisanoek eta Armada Gorriak Belgrad askatu zuteneko 75 urteurrena bete da. Operazio militar honen nondik norakoak eta 1944k urritik herrialde osoaren guztizko askapena eman arte…

Leer más »

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Kaixo Balkanetako hondartzatxook! Gaurkoan, bi hilabete eta erdi hondartzan eta alperkerian eman ondoren, ikasturteko lehen programa hasi dugu. Berri asko izan ditugu, eta nahiko garrantzitsuak izan dira denak… Adibidez garrantzitsua izan da uztailean Skopjen eta irailean Sarajevon LGBT Harrotasunaren eguna ospatu izana. Bi hiriak izan ziren aurten arte halako manifestazio bat izan gabe ziren bakarrak,…

Leer más »

Tesla ordua: 90 irratsaioa

Tesla ordua: 90 irratsaioa

Kaixo Balkanetako zeruetako hodeitxook! Aste honetako programan ere berri asko kontatu ditugu, horietako batzuetan bilintzi-balantza ibili garelarik- Lehenik eta behin. Belgradeko derbiaz hitz egin dugu, Serbiako Ligako 24. Jardunaldian Izar Gorriak eta Partizanek bana berdindu dute. Bi taldeek jokatzen duten 159. derbia da hau. Segituan Kroaziara egin dugu salto. Gure programaren eta elkartearen asmoetako bat,…

Leer más »

Tesla ordua: 86 irratsaioa

Tesla ordua: 86 irratsaioa

Kaixo Danubio elikatzen duzuen errekastotxook! Programa hau kirolekin hasi dugu. Lehenik, tenisari so egin diogu, batez ere Australiako Open txapelketarik, zeina Novak Djokovićek irabazi duen. Djokovićek irabazten duen 15. aari handia da hau. Beste alde batetik, sendi-jatorria Balkanetan, Bosnia-Herzegovinan duen Kenan Kodro fitxatu du Athleticek, eta honi buruz ere zerbait komentatu dugu. Aurten zurigorriek fitxatzen…

Leer más »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 55 irratsaioa

Tesla ordua: Tesla Ordua, 55 irratsaioa

Kaixo Balkan guztietako emakumeok! Martxoaren 8an tokatu zaigun programa honetan, jakina, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaz hitz egin dugu, batez ere, egun horrek Balkanetan duen itzalaz. Emanaldi honetan, soilik emakumezko talde eta abeslarien musika jarri dugu. Lehenik eta behin, egun hori Balkanetan historikoki nola ospatu izan den, hara nola zabaldu zen, zein garrantzia izan zuen, eta …

Leer más »