Posts Tagged “Serbia”

Tesla ordua: 114 irratsaioa

Tesla ordua: 114 irratsaioa

Kaixo Balkanetako kafanotxook! Aurtengo berririk handiena, Bosniako Gobernua osatzeari buruzkoa da, Hauteskundeak geratu eta urte eta hilabetera, badirudi bosnakiar, bosnokroaziar eta serbobosniar alderdiek bai gehiengo parlamentarioa  lortuko duen zein hiru etnien arteko kontsoziazioa  errespetatuko duen gobernu bat osatuko dutela. Orain arte oso zaila izan da batez ere bi alderdi nagusien partetik, Ekintza Demokratikorako Alderi nazionalista…

Leer más »

Tesla ordua: 113 irratsaioa

Tesla ordua: 113 irratsaioa

Kaixo Balkanetako euri-tantatxook! Oraingoan, berriez hitz egin dugu batez ere. Lehenik eta behin mugei eta hauen lausotzeari buruz hitz egin dugu. Izan ere, aurrera doa Albaniak, Ipar Mazedoniak eta Serbiak proiektatutako “Balkanetako mini-Schengen” proiektua, eta horri buruzko bigarren bilkura egin dute. Hala ere, beste alde batetik, Montenegrok proiektu horretan sartuko ez dela esan du. Mugez…

Leer más »

Tesla ordua: 112 irratsaioa

Tesla ordua: 112 irratsaioa

Kaixo Lovčen gaineko harkaiztxook! Gaurkoan gaiak pil-pilean izan ditugu. Lehenbizi, Katalunia eta Balkanak lotzen dituen berri bat izan dugu. Xavier Melero kataluniar preso politikoen abokatuak Kroaziari eta Jugoslaviari buruzko adierazpen batzuk egin ditu eta horiek komentatu ditugu. Segituan Errumaniara joan gara. Han parlamentuak Gobernu sozialdemokrataren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu du, eta beraz Gobernu berri…

Leer más »

Tesla ordua: 111 irratsaioa

Tesla ordua: 111 irratsaioa

Egunon Balkanetako hodeitxook! Gaurkoan berri pila batekin gatoz, batez ere Euskal Herriaren eta Balkanen arteko lotura duten berriekin. Hauekin hasi eta bukatu dugu eguna.  Lehenik eta behin, Hamaika Telebistan astelehen gauetan Beñat Zarrabeitiak gidatuko kirol-saioaz aritu gara, “Marakana Txikia” deitu baitio, Izar Gorriaren estadioaren moduan, Euskal Herriaren eta Balkanen arteko lotura eginez. Guk hau aprobetxatu…

Leer más »

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Tesla ordua: 110 irratsaioa

Kaixo Balkanak, Jaunaren ondorengo 2019 urtean eta Handkeren ondorengo lehenengo urtean! Gaurkoan gai pila izan ditugu. Hasteko gai historiko bat izan dugu mintzagai. Aste honetan Herri Askapenerako Gudaren kontestuan, jugoslaviar partisanoek eta Armada Gorriak Belgrad askatu zuteneko 75 urteurrena bete da. Operazio militar honen nondik norakoak eta 1944k urritik herrialde osoaren guztizko askapena eman arte…

Leer más »

Tesla ordua: 109 irratsaioa

Tesla ordua: 109 irratsaioa

Kaixo Balkanetako kafanetako irakurleok! Zorioneko gaude, Peter Handke idazle jugoslaviarzaleak irabazi du Literatur Nobel Saria, eta hau zorioneko zaigu. Andrićen ostean, Saria lortzen duen bigarren “jugoslaviarra” da. Hala ere, urteetan idazle “madarikatua” izan da Mendebaldean, Jugoslaviako gudei buruz izan duen iritziengatik. Alemanieraz bai eleberria zein antzerkia idatzi izan ditu Handkek, baina gudan zehar guda hura…

Leer más »

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Kaixo Balkanetako hondartzatxook! Gaurkoan, bi hilabete eta erdi hondartzan eta alperkerian eman ondoren, ikasturteko lehen programa hasi dugu. Berri asko izan ditugu, eta nahiko garrantzitsuak izan dira denak… Adibidez garrantzitsua izan da uztailean Skopjen eta irailean Sarajevon LGBT Harrotasunaren eguna ospatu izana. Bi hiriak izan ziren aurten arte halako manifestazio bat izan gabe ziren bakarrak,…

Leer más »

Tesla ordua: 106 irratsaioa

Tesla ordua: 106 irratsaioa

Kaixo Balkanetako musikariok! Gaurko programarekin, irailaren arterako oporrak hartuko ditugu, beraz, bi hilabete pasako duzue programa hau entzun gabe. Esloveniarekin hasi gara. Esloveniak bere Estatu-eguna ospatu du azkeneko egun hauetan, baina bertako partidu nagusiak, Esloveniako Alderdi Demokratikoak (oposizioan egon arren) kartel oso polemiko batekin ospatzea erabaki du. Gerora Errumaniara egin dugu salto, eta Errumaniako Gobernuaren…

Leer más »

Tesla ordua: 105 irratsaioa

Tesla ordua: 105 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako loretxook! Gaurko programa Vidovdan, Serbiar Herriaren Egunaren bezperan egin dugu. Vidovdan ekainaren 28an ospatzen da, egun horretan Kosovoko Bataila handia eman zelarik Serbiaren eta Otomandar Inperioaren inguruan. Hala ere, egun hori aurretik ospatzen zen, naturari lotutako herri-sinesmenen egun moduan, eta Kosovoko batailak egin zuen egun nazional. Egun horren “eraikuntzaren” inguruan hitz egin dugu….

Leer más »

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Kaixo balkaniar kafezaleok!! Gaurkoan hiru ardatz izan ditugu gure irratsaioan, baina lehenik eta bahi,NATOren Serbiaren kontrako erasoaren bukaeraren 20. Urteurrena ospatzen zenaz hitz egin dugu. Bill Clinton eta Madeleine Albright izan dira Pristinan Hashim Thaci Kosovoko lehendakari eta orduko UÇKko komandantearekin, zeinak “Kosovo munduan dagoen herrialderik europarzaleena eta estatubatuarzaleena” dela esan du. Kosovoko egungo krisiari…

Leer más »