Posts Tagged “Kroazia”

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Por |

Kaixo balkaniar kafezaleok!! Gaurkoan hiru ardatz izan ditugu gure irratsaioan, baina lehenik eta bahi,NATOren Serbiaren kontrako erasoaren bukaeraren 20. Urteurrena ospatzen zenaz hitz egin dugu. Bill Clinton eta Madeleine Albright izan dira Pristinan Hashim Thaci Kosovoko lehendakari eta orduko UÇKko komandantearekin, zeinak “Kosovo munduan dagoen herrialderik europarzaleena eta estatubatuarzaleena” dela esan du. Kosovoko egungo krisiari…

Leer más »

Tesla ordua: 102 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako kafe-hartzaileok! Gaurkoan, arazo nagusiak, batez ere Kosovo eta Kroaziaren inguruan izan ditugu. Pasa den asteko krisiaren ondoren, Ana Brnabić Serbiako lehen ministroak, Kosovoko agintariei buruz, UÇKren iragana gogoan, “Basoetatik atera den jendea” dela esan, du. Adierazpenok, zenbait lider kosovarrek albaniarren kontrako irain bezala hartu dituzten. Kosovoko Gobernuak Brnabići lurralde horretan sartzea debekatu dio,…

Leer más »

Tesla ordua: 101 irratsaioa

Por |

Kaixo euskaldun eta balkaniarrok, bozkatzaile zein abstentzionistok! Oraingoan, noski, gure irratsaioa hauteskundeei eman diegu, batez ere Europako hauteskundeei. Balkanetako eta periferiako herrialdeen nondik-norakoak komentatu ditugu, eta ondorio nagusi bi atera ditugu: a) Balkanetako eta periferiako herrialde guztietan Europako Partidu Popularraren kide diren alderdiek irabazi dituztela hauteskundeak; eta b) eskuin muturra herrialde hauetan ez dela hain…

Leer más »

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…

Leer más »

Tesla ordua: 99 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako ibaitxook! Gaurkoan berri askorekin etorri gara, eta ez soilik Tiranan eta Belgraden izan diren protestak, edota Kosovoren inguruko negoziazioak, hauei buruz ere aritu bagara ere (berri interesgarri bat izan dugu hemen, izan ere AEBk Kosovori esan dio “gerra kriminalak” ez dituela Kosovoko gobernuan onartuko; eta AEB eta Kosovoren arteko ika-mika hauek albiste berria…

Leer más »

Tesla ordua: 97 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako basotxook! Oraingoan hainbat berri izan ditugu, mota askotakoak gainera. Hasi, Ipar Mazedoniako presidentetzarako hauteskundeekin hasi gara. Lehia estua Pendarovski SDSMkoaren eta Siljanovska-Davkova VMROkoaren artean. Kanpoan geratutako Blerim Reka albaniar hautagaiak ez du bigarren itzulirako kontsignarik eman, baina bera babestu duen alderdietako batek “boto askatasuna” eman du. Bestetik, Pendarovskiren eta alemaniar kazetari baten arteko…

Leer más »

Tesla ordua: 92. irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako erresistenteok! Gaurko honetan, 1999an NATOk Jugoslaviaren kontra hasi zuen bonbardaketaren 20 urteurrenaren bueltan gabiltzanez, programa gehiena horri eman diogu. Hemen, bai NATOren estatutu aldaketa, ondorio politikoak, ondorio zibil eta humanitarioak, justifikazioak, prentsaren manipulazioa, eta beste hainbat gai jorratu ditugu. Hainbat xehetasun eman ditugu: belikoak, sozialak, ekonomikoak, humanitarioak eta abar. Ziur gaude programa interesgarri…

Leer más »

Tesla ordua: 90 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako zeruetako hodeitxook! Aste honetako programan ere berri asko kontatu ditugu, horietako batzuetan bilintzi-balantza ibili garelarik- Lehenik eta behin. Belgradeko derbiaz hitz egin dugu, Serbiako Ligako 24. Jardunaldian Izar Gorriak eta Partizanek bana berdindu dute. Bi taldeek jokatzen duten 159. derbia da hau. Segituan Kroaziara egin dugu salto. Gure programaren eta elkartearen asmoetako bat,…

Leer más »

Tesla ordua: 89. irratsaioa

Por |

Kaixo Adriatikoko olatutxook! Aste honetako programa oso oparoa izan dugu. Lau berri garrantzitsu izan ditugu: (1) Zenbait kirolariren adierazpen jugoslaviarzaleak (Kenan Kodro, Svetislav Pešić eta Božidar Maljković). (2) Kosovo eta Serbiaren arteko mugen aldaketen inguruko zurrumurruak. (3) Euskal Herriarekin lotura izan duen berri bati ere ekin diogu gero. Nazioartean oso goratua izan da Greziaren eta…

Leer más »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 88 programa

Por |

Kaixo Balkanetako mendikateok! Aste honetako programa berriz lepo ekarri dugu. Batez ere hiru berri izan dira garrantzitsuak gaurkoan. Lehena, Mazedoniako Gobernuak jada, ofizialki herriari Ipar Mazedoniako Errepublika deitzen hasiko duela iragarri zuela asteazkenean (eta baita ere NATOren bandera jarri Gobernuaren egoitzan, bi ekintzak Prespako Akordioaren baitira). Horrekin hasi dugu programa. Bigarrena, Europako Parlamentuko presidente Antonio…

Leer más »