Posts Tagged “Kosovo”

Tesla ordua: 108 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako euriteok! Aste honetako programan gain bakarra jorratu dugu: Kosovoko parlamenturako hauteskunde berriak. Hauteskunde hauek aurreratuak izan ziren orain arteko lehen ministro Ramush Haradinajk dimisioa eman izan behar baitu, bere kontrako kausa berriz zabaldu baita Hagan. Kasu honetan, bai hauteskunde hauetako emaitzez, 2017ko emaitzez eta bi emaitzen arteko konparazioaz eta baita ere alderdi ezberdinen…

Leer más »

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Por |

Tesla ordua: 107 irratsaioa

Kaixo Balkanetako hondartzatxook! Gaurkoan, bi hilabete eta erdi hondartzan eta alperkerian eman ondoren, ikasturteko lehen programa hasi dugu. Berri asko izan ditugu, eta nahiko garrantzitsuak izan dira denak… Adibidez garrantzitsua izan da uztailean Skopjen eta irailean Sarajevon LGBT Harrotasunaren eguna ospatu izana. Bi hiriak izan ziren aurten arte halako manifestazio bat izan gabe ziren bakarrak,…

Leer más »

Tesla ordua: 106 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako musikariok! Gaurko programarekin, irailaren arterako oporrak hartuko ditugu, beraz, bi hilabete pasako duzue programa hau entzun gabe. Esloveniarekin hasi gara. Esloveniak bere Estatu-eguna ospatu du azkeneko egun hauetan, baina bertako partidu nagusiak, Esloveniako Alderdi Demokratikoak (oposizioan egon arren) kartel oso polemiko batekin ospatzea erabaki du. Gerora Errumaniara egin dugu salto, eta Errumaniako Gobernuaren…

Leer más »

Tesla ordua: 105 irratsaioa

Por |

Kaixo, Balkanetako loretxook! Gaurko programa Vidovdan, Serbiar Herriaren Egunaren bezperan egin dugu. Vidovdan ekainaren 28an ospatzen da, egun horretan Kosovoko Bataila handia eman zelarik Serbiaren eta Otomandar Inperioaren inguruan. Hala ere, egun hori aurretik ospatzen zen, naturari lotutako herri-sinesmenen egun moduan, eta Kosovoko batailak egin zuen egun nazional. Egun horren “eraikuntzaren” inguruan hitz egin dugu….

Leer más »

Tesla ordua: 104 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako tronpeta-joleok! Gaurkoan krisi politiko ezberdinez hitz egin dugu. Lehenik eta behin, Viktor Orbánen Gobernuak Hungarian hezkuntza publikoaren lege berria atera du. Bere helburua hezkuntza publikoa indartzea da, baina horrek oposizioa (Jobbik ultraeskuindarrak, besteak beste) “komunista” deitzea ekarri dio. Bestetik, zeinbait krisi politikoen inguruan ere hitz egin dugu, hala nola Albanian Ilir Meta lehendakariak…

Leer más »

Tesla ordua: 103 irratsaioa

Por |

Kaixo balkaniar kafezaleok!! Gaurkoan hiru ardatz izan ditugu gure irratsaioan, baina lehenik eta bahi,NATOren Serbiaren kontrako erasoaren bukaeraren 20. Urteurrena ospatzen zenaz hitz egin dugu. Bill Clinton eta Madeleine Albright izan dira Pristinan Hashim Thaci Kosovoko lehendakari eta orduko UÇKko komandantearekin, zeinak “Kosovo munduan dagoen herrialderik europarzaleena eta estatubatuarzaleena” dela esan du. Kosovoko egungo krisiari…

Leer más »

Tesla ordua: 102 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako kafe-hartzaileok! Gaurkoan, arazo nagusiak, batez ere Kosovo eta Kroaziaren inguruan izan ditugu. Pasa den asteko krisiaren ondoren, Ana Brnabić Serbiako lehen ministroak, Kosovoko agintariei buruz, UÇKren iragana gogoan, “Basoetatik atera den jendea” dela esan, du. Adierazpenok, zenbait lider kosovarrek albaniarren kontrako irain bezala hartu dituzten. Kosovoko Gobernuak Brnabići lurralde horretan sartzea debekatu dio,…

Leer más »

Tesla ordua: 101 irratsaioa

Por |

Kaixo euskaldun eta balkaniarrok, bozkatzaile zein abstentzionistok! Oraingoan, noski, gure irratsaioa hauteskundeei eman diegu, batez ere Europako hauteskundeei. Balkanetako eta periferiako herrialdeen nondik-norakoak komentatu ditugu, eta ondorio nagusi bi atera ditugu: a) Balkanetako eta periferiako herrialde guztietan Europako Partidu Popularraren kide diren alderdiek irabazi dituztela hauteskundeak; eta b) eskuin muturra herrialde hauetan ez dela hain…

Leer más »

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…

Leer más »

Tesla ordua: 99 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanetako ibaitxook! Gaurkoan berri askorekin etorri gara, eta ez soilik Tiranan eta Belgraden izan diren protestak, edota Kosovoren inguruko negoziazioak, hauei buruz ere aritu bagara ere (berri interesgarri bat izan dugu hemen, izan ere AEBk Kosovori esan dio “gerra kriminalak” ez dituela Kosovoko gobernuan onartuko; eta AEB eta Kosovoren arteko ika-mika hauek albiste berria…

Leer más »