Posts Tagged “Errumania”

Tesla ordua: 112 irratsaioa

Tesla ordua: 112 irratsaioa

Kaixo Lovčen gaineko harkaiztxook! Gaurkoan gaiak pil-pilean izan ditugu. Lehenbizi, Katalunia eta Balkanak lotzen dituen berri bat izan dugu. Xavier Melero kataluniar preso politikoen abokatuak Kroaziari eta Jugoslaviari buruzko adierazpen batzuk egin ditu eta horiek komentatu ditugu. Segituan Errumaniara joan gara. Han parlamentuak Gobernu sozialdemokrataren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu du, eta beraz Gobernu berri…

Leer más »

Tesla ordua: 106 irratsaioa

Tesla ordua: 106 irratsaioa

Kaixo Balkanetako musikariok! Gaurko programarekin, irailaren arterako oporrak hartuko ditugu, beraz, bi hilabete pasako duzue programa hau entzun gabe. Esloveniarekin hasi gara. Esloveniak bere Estatu-eguna ospatu du azkeneko egun hauetan, baina bertako partidu nagusiak, Esloveniako Alderdi Demokratikoak (oposizioan egon arren) kartel oso polemiko batekin ospatzea erabaki du. Gerora Errumaniara egin dugu salto, eta Errumaniako Gobernuaren…

Leer más »

Tesla ordua: 104 irratsaioa

Tesla ordua: 104 irratsaioa

Kaixo Balkanetako tronpeta-joleok! Gaurkoan krisi politiko ezberdinez hitz egin dugu. Lehenik eta behin, Viktor Orbánen Gobernuak Hungarian hezkuntza publikoaren lege berria atera du. Bere helburua hezkuntza publikoa indartzea da, baina horrek oposizioa (Jobbik ultraeskuindarrak, besteak beste) “komunista” deitzea ekarri dio. Bestetik, zeinbait krisi politikoen inguruan ere hitz egin dugu, hala nola Albanian Ilir Meta lehendakariak…

Leer más »

Tesla ordua: 101 irratsaioa

Tesla ordua: 101 irratsaioa

Kaixo euskaldun eta balkaniarrok, bozkatzaile zein abstentzionistok! Oraingoan, noski, gure irratsaioa hauteskundeei eman diegu, batez ere Europako hauteskundeei. Balkanetako eta periferiako herrialdeen nondik-norakoak komentatu ditugu, eta ondorio nagusi bi atera ditugu: a) Balkanetako eta periferiako herrialde guztietan Europako Partidu Popularraren kide diren alderdiek irabazi dituztela hauteskundeak; eta b) eskuin muturra herrialde hauetan ez dela hain…

Leer más »

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Tesla ordua: 100 irratsaioa

Kaixo Balkanetako ehuntzaileok!! Oraingoan gure 100. irratsaioa egin dugu, beraz esan dezakegu hiru urte hauetan, Tesla Ordua fin-fin ibili dela, eta bere helburu bat (irautea) lortu duela. Ikusi beharko dugu gorengo helburu bat, hots, eragina izatea, lortu duen; baina hori gure entzuleek erabaki beharko dute. Gaurkoan programa ordu betekoa baino luzeagoa atera zaigu. Ez da…

Leer más »

Tesla ordua: 81 irratsaioa

Tesla ordua: 81 irratsaioa

Kaixo, Balkanetako zeruetako hodeitxok! Asteko honetako programa ere oparo etorri zaigu berrietan. Hasteko, Europako (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketa aztertu dugu. Errumania izan da gure taldeen artean gehien iraun duena: finalerdietara iritsi da, baina Neagu kapitainaren lesioa latz nabari izan du, eta ezin izan du dominarik lortu,laugarren postuan geratuz. Bestetik, Hungarian Orbánen Gobernuak atera duen aparteko orduei…

Leer más »

Tesla ordua: 71. irratsaioa – Bosniako hauteskundeen emaitzak

Tesla ordua: 71. irratsaioa – Bosniako hauteskundeen emaitzak

Kaixo, Bosniako bidezidorrok! Gaurkoan hauteskundeez hitz egin dugu. Batez ere Bosniako hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bere sistema konplexutik hasita (aurreko programan zerbait aurreratu genuen horretaz) Bosnian bi partetan bereizten da (Bosnia-Hercegovinako Federazioa –bosnakiarrak eta kroaziarrak- eta Republika Srpska –serbiarrak-), eta hauteskunde sistema ere berezia du: hiru lehendakari aukeratzen dituzte –bosnakiar bat, kroaziar bat eta serbiar…

Leer más »

Tesla ordua: Tesla ordua, 46. irratsaioa

Tesla ordua: Tesla ordua, 46. irratsaioa

Kaixo balkaniarzaleok! Lehengo irratsaioan Montenegrori buruz ari ginela, irratsaioa luze egin zitzaigun, eta gure tartea gainditu genuen. Beraz, zintzilik geratutakoekin hasi dugu programa hau, batez ere Montenegroko 1919ko «gerra zibil txikia» eta Jugoslavia sozialistaren pean Montenegroren nazio-eraikuntza izan ditugu hizpide. Espero dugu gako batzuk ulertu-arazi izana. San Tomas, Sveti Toma eguna denez gero, lan egiteko…

Leer más »

Tesla ordua: 27 saioa

Tesla ordua: 27 saioa

Kaixo valakomaiteok!! Gaur beste elkarrizketa batekin ekingo diogu programari, Hungariatik auzo Errumaniara egingo dugu. Han beste madrildar batekin egin dugu topo, hain zuzen Jose Luis Forneo, hau da “Un Vallekano en Rumania” delakoarekin. Elkarrizketa gazteleraz egin dugu. En el programa de hoy tenemos a José Luis Forneo, que lleva un conocido blog sobre aquel país…

Leer más »

Tesla ordua: Errumaniako protestak

Tesla ordua: Errumaniako protestak

Egunon, Trantsilvaniako basook!! Oraingo programa honetan, antzinako formatura itzuli gara, eta munduko geopolitika apur bat alde batera utziz, Balkanetan zentratu gara. Errumaniako protestak izan ditugu batez ere mintzagai. Protesta hauen arrazoi nagusia, teorian, ustelkeria da, eta baita Errumaniako Gobernuak ustelkeriaren kontrako zigor penalak arintzeko asmoz egindako dekretu bat indargabetzea. Hala ,ere, ustelkeria Errumanian behintzat 1989tik…

Leer más »