Posts Tagged “Gaurkotasuna”

Tesla ordua: 81 irratsaioa

Por |

Kaixo, Balkanetako zeruetako hodeitxok! Asteko honetako programa ere oparo etorri zaigu berrietan. Hasteko, Europako (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketa aztertu dugu. Errumania izan da gure taldeen artean gehien iraun duena: finalerdietara iritsi da, baina Neagu kapitainaren lesioa latz nabari izan du, eta ezin izan du dominarik lortu,laugarren postuan geratuz. Bestetik, Hungarian Orbánen Gobernuak atera duen aparteko orduei…

Leer más »

Tesla ordua: 80 irratsaioa

Por |

Kaixo Balkanen bitxikerien zaleok! Aste honetan, gure prentsa Esloveniaz blai agertu zaigu, Quim Torra Kataluniako lehendakariak 1991ko “esloveniar bidea” delakoaren inguruan eginiko adierazpenen kontura. Hala ere, gai horri tarte zabala eman diogun arren, bukaerarako utzi dugu, lehenago beste gai batzuk jorratu ditugularik. Kirolekin hasi gara. Hasteko, Frantzian jokatzen ari den Europako (emakumezkoen) Eskubaloi Txapelketarekin hasi…

Leer más »

Tesla ordua: 74 irratsaioa

Por |

Kaixo, Adriatikoko marinelok! Gaurkoan programa ele biz egin dugu. El programa de hoy ha sido bilingüe. Hemos comenzado en castellano a hablar sobre el fallido referéndum sobre el cambio de nombre del Estado e integración en la UE y OTAN en Macedonia; y el posterior cambio en la Constitución aprobado por el Parlamento, en espíritu…

Leer más »

Tesla ordua: 62 irratsaioa

Por |

Tesla ordua: 62 irratsaioa

Kaixo Danubioko txalupatxook! Gaurkoan, aurreko asteetan bezala, Mazedoniarekin hasi dugu eguna. Izan ere, Greziako eta Mazedoniako kanpo ministroak, Nikos Kotzias eta Nikola Dimitrov, Matthew Nimetz bitartekariarekin bildu dira eta izena adosteko “markoa” adostu dutela esan dute; hala ere, zienaren inguruan ez dute argibiderik eman. “Ilinden Mazedonia” izena agertu izan da azken asteotan Mazedoniako Gobernuaren aldetik,…

Leer más »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 56 irratsaioa

Por |

Tesla ordua: Tesla Ordua, 56 irratsaioa

Egun on, Balkanetako mendikateok! Oraingoan, Tesla Orduan, Balkanetako hainbat berritan zentratu gara. Mazedonian egon izan den eztabaida berriaren inguruan ere aritu izan gara. Albaniera Mazedonian osoan ofizial egiten duen lege bat onartu du Parlamentuak, Gobernua sostengatzen duen gehiengoak (sozialdemokratek eta albaniar alderdiek osatutakoak) alde bozkatuta. Beraz, lege honen  arabera, Mazedonia Estatu elebidun bihurtu da. Belgradeko…

Leer más »

Tesla ordua: Tesla Ordua, 52 irratsaioa

Por |

Tesla ordua: Tesla Ordua, 52 irratsaioa

Kaixo Balkanetako zelaiok! Oraingo astean, gure saioan, hainbat berri izan ditugu mintzagai. Futbolarekin hasi gara, UEFA Txapelketako final hamaseirenetan asteartera aurreratutako partidarekin, Belgradeko Izar Gorriak eta Moskuko TsSKAk jokatutako partidarekin. UEFAko Txapelketan beste lau talde dauden arren, partida hori asteartera aurreratu zuten, hain zuzen ere Belgraden Partizan taldeak jokatzen zuen partidarekin bat etor ez zedin…

Leer más »

Tesla ordua: 30 irratsaioa

Por |

Egunon, Drina Zubiaren jarraitzaileok!! Maiatzean programak erritmo onean egin ditugu, baina arazo batzuk direla medio, blogera erritmo berean igotzerik ez dugu izan. Maiatzaren 23ko programa honetan,gehienbat, Kroaziako Udal hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Hauteskunde honetan, agintean den alderdi eskuindarrak, HDZk (Kroaziako Batasun Demokratikoak) ez ditu oso emaitza onak izan; landagunean eutsi badio ere, hiri handietan zigorra…

Leer más »

Tesla ordua: 26 saioa

Por |

Tesla ordua: 26 saioa

Gabon balkaniarrok!! Gaur berriz itzuli gara zuekin Tesla Ordua programan. Gaurkoan, aurreko batean elkarrizketatu genuen Jose Miguel, Budapesten bizi den madrildarra. Elkarrizketa gaztelaniaz izan da. En esta segunda entrevista realizada a Josemi, hemos tocado más los temas políticos. En este caso hemos hablado del sistema político en Hungría, sobre todo de la política de Viktor…

Leer más »