Tesla ordua: 120 orrialdea

Tesla ordua: 120 orrialdea

Kaixo Balkanetako bidezidorrok!

Gaurko programa Suleimani iraniar jeneralaren erailketarekin hasi dugu. Suleimani AEBk erail zuten, baina hemen gogoratu dugunez, garai batean –baita ere- AEBk babestutako Bosniako Gobernuaren tropekin borrokatu zuen. Geopolitikaren komeriak dira horiek… Bestetik, bere hilketak Esloveniak eta Kroaziak tropak Iraketik ateratzea ekarri du. Zoran Milanović, kapnpainan zehar Afganistandik ere tropak erretiratzearen alde agertu zen, ikusiko dugu gertatzen ote den.

Kosovon bitartean Gobernua osatu gabe dago oraindik. Azken negoziazioetan Albin Kurtik eta Vetevendösje alderdiak ministerio gehiago eskioni dizkio LDKri (Vetevendösje berak baino gehiago, lehen ministroa Kurti izatearen truke) baina momentuz ez dute akordiorik ebatzi. Hala ere, Kosovon berri gehiago izan ditugu. Horietako bat Nazim Rrustemi herritarra, UÇKk albaniar disidenteen kontra egindako krimenen auzian aritu behar zuen lekukoa hala agertzea. Beste batetik, Oliver Ivanović buruzagi politiko serbokosovar ezagunaren erailketaren bi urte bete drela. Ivanovićen kontrako epaiketa hasi da, baina guztiak ez daude konforme hor ematen den ikuspuntuarekin (Kosovoko gobernuak Milan Radojičić enpresa-gizona du errudun nagusitzat). Kosovorekin bukatzeko, Albaniako lehen ministro Edi Ramak Kosovoko lehen ministro ohi Ramush Haradinaj salatu du, honek “Kosovoko mugen aldaketa adostearen truke dirua poltsikoratzea” leporatu baitio.

Serbia eta Montenegrora egin  dugu salto gero. Serbian, hauteskundeak izango dira apirilean, eta horren aurrean oposizioko hainbat talde biltzen dituen Serbiaren Aldeko Aliantzak boikota egitera deitu du. Montenegron Eliza ortodoxoaren inguruko arazoak okerrera egin du, eta Eguberri egunean polizia agertu behar zian zen bi talde erlijiosoak (Serbiar Eliza Ortodoxoaren aldekoak eta Gobernuak sortu nahi duen Montenegroko Eliza Ortodoxoaren aldekoak) bereizteko. Gainera, aurreko protesta batean Montenegroko poliziak Serbiar Eliza Ortodoxoko Metodije gotzaina jipoitu zuen, eta horrek giroa gehiago berotu du.

Politikarekin bukatzeko, pasaden astean komentatu genituen Kroaziako hauteskundeei errepaso txiki bat eman diegu, datu batzuk berriz aipatze aldera. Bestetik, HRT Kroaziako irrati-telebistak Hrvoje Klasić historiagilearen dokumental bat aireratzeko jarri dituen oztopoez ere aritu izan gara.

Kirolei tartea utzi diegu gero. Serbiak ATPko (gizonezkoen) tenis txapelketa finala irabazi dio Espainiari. Jokalariek ospakizunetan abestu duten abesti batek nolabaiteko polemika txiki bat piztu du Kosovon eta Bosnian.

Entzun gure programa hemen:

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *