Tesla ordua: Tesla ordua, 46. irratsaioa

Kaixo balkaniarzaleok!

Lehengo irratsaioan Montenegrori buruz ari ginela, irratsaioa luze egin zitzaigun, eta gure tartea gainditu genuen. Beraz, zintzilik geratutakoekin hasi dugu programa hau, batez ere Montenegroko 1919ko “gerra zibil txikia” eta Jugoslavia sozialistaren pean Montenegroren nazio-eraikuntza izan ditugu hizpide. Espero dugu gako batzuk ulertu-arazi izana.

San Tomas, Sveti Toma eguna denez gero, lan egiteko gogo handirik ez eta berri azkar batzuk esan ditugu. Horien artean, Italian Bulgariaren orain arteko historiarik zaharrena topatu izana: Aberriaren Zahartasunaz eta Bulgariaren gauzen,. Petar Bogdan Baksin bulgariar artzapezpiku katolikoak XXVII mendean latinez idatzitako liburu bat dugu.

Horrez gain, Moldaviak Errusian duen enbaxadorea erretiratzeaz aritu izan gara. Jokaldi hau 2018ko hauteskundeei begira egindako mugimendu bat izan dela uste dugu. Bestetik, Txinan Balkanetan duen eragin geroz eta handiagoaz ere aritu izan gara. Eta aipatu behar dugu baita ere agian harrigarria izango den gauza bat: Errumaniako fiskal militarrak 198ko matxdinada antikomunista “goitik eragindakoa, telebista lagun zuelarik” izan zela esana. Azken hori ere aztertu dugu.

Entzun irratsaioa hemen:

Podkast hau deskargatu

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude